Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

January 9, 2017 | Author: Bego Begoña | Category: N/A
Share Embed Donate


Short Description

Download Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik...

Description

nola atera

EGA (euskara jakin gabe)

1

SARBIDEA

[F]rantsesak

atzerrira doazenean eta komunikatzeko premia dutenean, besterik jakin

ezean, "parlez vous franyais?" galdetzen dute. Ingelesek ere modu berean jokatzen dute: "do you speak English?". Euskaldunok, berriz, Euskal Herrian gaudela, sarri galdetu behar diogu geure solaskideari ea euskaraz dakien: "Euskaraz badakizu?". Alegia, frantsesek eta ingelesek ez bezala, ez diogu galdetzen ea euskaraz (hitz) egiten duen, baizik eta euskaraz jakin dakien. Eta gure jakin-mina ase izanik, sarri erdarara jotzen dugu, ez baita gauza bera jakitea eta egitea. Ahalegin handiz halako euskara maila lortu dutenei zenbaitek leporatzen diete behin ikasiz gero ez dutela erabiltzen. Eta egia da, askotxok dakite euskaraz, baina oso gutxik erabiltzen dute. Hain da gaitza erabiltzea! Giroak, tokiak, ohiturek, lagunek... ez dute batere laguntzen eta, ondorioz, ez da inoiz abagunerik aurkitzen txikitan zein nagusitan ikasitako euskara apur hori erabiltzeko. Eta... hain da erraza erdara! la pentsatu barik hitz egiten dugu erdaraz eta, askotan batere pentsatu barik. Erdarazko hitzak, barra-barra, bata bestearen atzetik datozkigu burura: Zizeron txikiak omen gara... erdaraz. "Habla la lengua del imperio" egoeratik "todos los españoles. tienen' el deber de conocer el español" egoerara pasatu garen garai onetan Euskal Herriko erdarek dena daukate bere alde. Adibide bi: bertako zein kanpoko hamaika telebista kate erdaraz eta bat euskaraz, hamaika egunkari erdaraz eta -ixten ez dutenean- bat euskaraz. Eta hori ez da Euskal Herrian euskaldunik ez dagoelako. Berriki, Eusko Jaurlaritzak euskaldunen errolda egin du: zenbat garen, nondik gatozen, non mintzatzen garen, nork norekin hitz egiten duen eta abar. Baina ez goaz horretara; ez zaigu interesatzen: bakoitzak nahi duen hizkuntza erabil dezala. Harritzen gaituena hauxe da: zertarako ikasi euskara, gero erdara erabiltzeko. Hori dohainik da; erdaraz hitz egiteko ez da inolako ahaleginik egin behar: guztion eskubidea da erdaraz hitz egitea. Euskaraz hitz egiteko, berriz, ondotxo ordaindu behar izan da eta ordaindu behar da -zenbaitek larrutik ordaindu ere-. Nolanahi ere, gaur egun jende askok ordu mordo bat eskaintzen dio euskara ikasteari titulu bat baino ez lortzearren. Beste batzuek, berriz, behin titulua eskuratzeko pressinga alde batera utzita, gogoz ekiten diote euskara ikasteari eta erabiltzeari. Tituluen sukarraldian bizi gara: zenbat titulu, hainbateko balioa. Baina, EGA lortu dutenek ba omen dute zenbait aje, hutsune eta gabezia: titulua lortu eta handik gutxira sakontze, bizkaiera eta bertziklatzeko ikastaroak egin behar baitituzte. Bietako bat: edo tituluak erakusten duen maila ez da nahikoa edo EGA eskuratzeko prozesu osoa (euskararen irakaskuntza barne) txarto bideratuta dago.

2

Liburuxka hau ez da euskara ikasteko metodoa eta, ondorioz, nahiz eta ikasleak handik eta hemendik zerbait aprobetxagarri aurkitu, ez du euskara ikasteko balio. Lan hau euskara azterketariei begira dago: titulu bat lortu behar gorria dutenei, euskara ikasteari orduak, hilabeteak eta urteak eskaini dizkioten horiei, ezein titulu nahi ez, baina behar duten euskaldun zaharrei... Beti ere, kontuah izanik, titulua izan zein- izan ez, nahi izanez gero euskaraz dakienak baino ezin erabillezakeela, ez dakienak, ordea, nahita ere, inolaz ez.

EGA ZER DEN

Euskararen Gaitasun Agiria Euskaltzaindiak Iparraldean eta Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak Hegoaldean izen berarekin sortu duten euskara titulua da, hirutasuna osaturik: hirurak ezberdinak, baina balio bera dutenak. Agiri horren jabeak ganoraz eta fundamentuz ba omen daki euskaraz idazten, mintzatzen eta irakurtzen edo entzuten duena ulertzen, bai eta euskara batuaren hainbat arau eta buruhauste ere. HABEren mailaketan hirugarren maila bukatzen duenak EGA agiriak eskatzen duenaren parekoa izango duo Ez dut hona aldatuko hirugarren maila horren helburuei buruz esaten duen guztia, EGA azterketak ez baititu bertan zedarrituriko xehetasun guztiak neurtzen, baina laburbilduz hqnelaxe jaso daiteke: EGAduna gai izango da kultura orokorraren mailan edozein euskal hizketa ulertzeko, bai eta zuzentasunez, egokitasunez eta aberastasunez komunikatzeko ere.

ZERTARAKO EGA?

Ez gaitezen engaina, EGAren balioa murritza da oso, lanbide gehienetan ez baitute EGA eskatzen. EGAren inguruan hainbat bitxikeria sortzen dira. Alde

batetik,

EGAk

ez

gaitu

euskaldun

egiten.

Ez

gara

euskaldunagoak

EGA

eskuratzeagatik. Izatez, euskaldun gehienek ez dute EGArik ezta antzeko titulurik ere. Egia esan, euskaldunek ez dute ez titulurik ez agiririk ez carte d'identíterik behar euskaldun izateko. Eta hori, ezbairik gabe, abantaila da. Ez dugu besteren zigilurik, ez erre geren ez komisarioren sinadurarik euskaldunak izateko. Aitzitik, nork bere burua euskaldun izenda dezake. Nahikoa dugu geure hitza eta euskaldunak garela esatea euskaldunak izateko. Izan ere, euskaldun bati baino ez litzaioke bururatuko euskalduna del a aitortzea: nork, bestela, esango luke euskalduna dela, euskaldun izan barik? Euskalduna izateak, gainera, badu bestelako abantailarik. Nahi duzun bezalakoa izan zaitezke: txapelduna zein txapelbakoa, fededuna zein fede gabea, konstituzionalista zein inter-nazionalista, ezerk ez baitu aldez aurretik esaten nolakoa izan behar duzun eta

3

Historiak era guztietako adibideak eskaintzen dizkigu: Inazio Loiolakoa, Frantzisko Xabier, Pedro de Urtsua, Lope de Agirre, Zumalakarregi, Urkixo, Sabino Arana, Aresti, Juaristi... Eta beste aldetik, askotxok diotenez, euskara barik ez dago lanik aurkitzerik. Ez da egia. Erdararik gabe ez dago lanik aurkitzerik. Are gehiago, euskara beharrezko duen lanposturik, ez itzultzailerik ez euskara irakaslerik, inortxok ere ez luke eskuratuko erdararik jakin barik: frantsesarik zein gaztelerarik. Baieztapen honen balizko egoera: gizaseme bat, euskaraz jakin barik ere, zenbait euskaldunen erregea zein lehendakaria izan daiteke. Bada kontrakoa esaten duenik ere: euskara jakin barik ere teknikoa edo langile hobea izan daitekeela. Baiki, baita... okerragoa ere. Euskal Herrian eta mundu osoan, tekniko edo langile euskaldunak hobeto erantzungo lieke bezero euskaldunei erdaldunak baino -bezeroa (hots, beti arrazoia duen hori) zentsu zabalean hartu dugu: administratua, ikaslea, ospitalera doan gaixoa, etxekoandrea, umea, jubilatua, eroslea...-. Hala ere, galdera erantzun barik utzi dugu: baina... zertarako EGA? Azken batean, EGArekin gertatzen da ikasketekin gertatzen dena: ikasleek aitortzen dutenez, behin ikasketak amaitutakoan ikastaldian baino gehiago ikasi dute. Eta gainera, bestelako tituluekin gertatu bezala, horman itsasteko apaingarria izateaz gain, euskara ikasten egindako ahaleginaren emaitza pozgarria da. Horrengatik guztiarengatik esa n daiteke EGAren balioa erlatiboa dela eta tituluak berak ziurta dezakeena baino gehiago norberak eman diezaiokeena dela.

EGAREN BALIOKIDEAK

Esanak esan, EGAk badu abantaila bat gainerako euskara tituluen gainean: EGA lortzen duenak ez du bestelako titulurik erakutsi behar, ez bada euskara eskatzen duten unibertsitateko

zenbait

irakasle-lanpostutarako

edo

EAEko

administrazioko

zenbait

lanpostutarako. Azken hauei, eskuarki, 4. Hizkuntza-EskakizÜna eskatzen zaie, baina usu hizkuntza-eskakizuna hori bete behar izatea barkatu edo ahaztu egiten zaie. Beraz, errealitatean euskara tituluak erdi eta behe mailako lanpostuetarako baino ez daude diseinaturik. Eusko Jaurlaritzak aitortzen duenez, EGA ez da ezein jakintza arIo berezitarako agiria; alegia, ez da bereziki irakaskuntzarako, edo kazetaritzarako edo itzulpengintzarako agiria. Baina, Eusko Jaurlaritzaren edo Nafarroako Gobernuaren edo Euskaltzaindiaren EGA eskuratuz gero ez duzu ondoko zerrendako titulurik "berriro" atera behar izango, horien guztien parekoa edo gainetik baitago:



Euskal Herriko (Barakaldo, Silbo, Donostia, Durango, Eibar, Gasteiz, Getxo, Iruña eta Tutera) eta Euskal Herritik kanpoko (Bartzelona, Madril eta Zaragoza) hizkuntza-eskoletako gaitasun-agiria (5. maila).



Labayru ikastetxearen ziurtagiria (3. maila).

4

∙ ∙

Hezkuntzako 2. HE. Herri-administrazioetako 3. HE.

Eta alderantziz ere bai, honelako tituluren bat edukiz gero ez da EGA "berriro" atera beharrik:

∙ ∙

Euskal Filologiako lizentziatura. Irakasle eskolako diplomatura euskaraz egina.

AZTERKETARIA

Izen ezberdinak izan ditu: etsaminagaia, ikaslea, dizipulua, jarraitzailea, epaitua, l'éh9ve, estudiante tunante. Honatx:

∙ ∙ ∙ ∙ ∙

Bere ahaleginaren neurria jakin nahi duena. Euslkaltegiz euskaltegi desesperaturik aukeran-maukeran dabilena. Irakasleari arbela garbitzen diana, irakasleak berriro zikin dezan. Apunteen merkatu beltzean formula-magistralak merke erosten dituena. Akats bera berriz egingo ez duela zin egiten duena; eta akats bera, berriz, egiten duena.



Eskolako musugorriko lagunari apunteak musu truk eskaintzen dizkiona eta musu-huts gelditzen dena.

∙ ∙ ∙

Azterketara, aprobatzearren esan beharrean, probatzearren doala dioena. Bere galderak nork erantzun ez, eta inoren galderak erantzun behar dituena. Ahaleginaren ahaleginez euskara ikasi du, zenbat urtez, ordea, ez ditu zenbatu.

Azterketaria nor den, irakurle, oraindik ez badakizu: zeu zara.

AZTERTZAILEA

Aztertzailea, berriz, bestea da: aliena. Aztertzailea bizibidez euskara irakaslea izan ohi da, eta irakaslea den aldetik berorren bertute eta akats guztiak ditu. EGA aztertzailea, dena den, badu berezitasunik. Euskara irakaslea izateko ez dago ikasketa berezirik. Are gehiago, ez dago ikasketarik: nahikoa da unibertsitate mailako edozein ikasketatako 3. maila gazteleraz zein euskaraz egitea eta EGA eskuratzea euskaltegi bateko euskara irakaslea izateko. Zer esanik ez, hizkuntzaren didaktikaz ez da inolako prestakuntzarik behar euskara irakaslea izateko. Beste askotan bezala, euskara irakasleak jasotzen duen soldata onarpen sozialaren parekoa da: txikia. Horrez gain, euren lanbidea, susmagarri da oso eta politikariak zein

5

epaileak

sarri

dituzte

atzetik,

irakasleen

jarduera

salatzeko

beti

presto

Baliteke

irakaskuntza arloan katedra askatasun "surveille" daukan lanbide bakarra izatea. Lanbidearen ajeagatik edo, euskara irakaslea lanorduetan zein lanorduz kanpo beti prest dago ikaslearen akatsik txikiena zuzentzeko. Hala ere, -azterketa egunean, ikasleak beraren laguntza behar duen unean, ez dio fitsik ere esango. Azaldutako guztia gorabehera, azterketa egunean ez badakizu aztertzailea nor den, erraz asma dezakezu: zure aurrean duzun hori eta hitz egiten duen bakarra.

EGA AZTERKETA

Urtero zu bezalako beste 13.999 ikasle inguru aurkezten dira EGA azterketara; horien herenek baino ez dute EGA eskuratuko. Bestela esanda, hamar azterketaritarik hiruk lortuko dute EGA eta zazpik handik urte erdira berriro saiatzeko beste aukera bat izango dute. Horrek esa n nahi du EGA azterketa gainditu aurretik batez beste hiru bat bider aurkeztu behar dela. EGA azterketa oso ibilbide luzea da, hilabete batzuk irauten duena: EGA egiteko matrikula ordaintzen denetik azken emaitza jaso arte lau bat hilabete igaro ahal dira, eta agiria eskuratu baino lehen urte erdia. Beraz, pazientzia handiz hartu beharra dago. Urtean bitan antolatzen dira EGA azterketak, eta ikasleek nahi beste aldiz aurkeztu ahal dira baldin eta azterketaldi bakoitzerako aldez aurretik dagokion tasa ordaintzen badute: EAEn 12 euro eta Nafarroan 28 euro inguru (Nafarroan familia ugariko kiqeek badute deskonturik eta funtzionarioek, dohainik; lurralde honetan, gainera, iraileko azterketaldira arte gordetzen dute matrikula). EAEn azterketaldi bakoitzak deialdi bi ditu: irekia eta itxia. Lehenengoan EGA azterketa egiteko baldintzak betetzen dituen edonor aurkez daiteke eta bigarrenean, berriz, euskaltegi jakin batzuen bidez baino ez. Dena den, ezin da aldi berean deialdi irekian eta itxian aurkeztu legea urratu gabe. Orobat, Nafarroako deialdian, EAEkoan eta Labayrukoan ez dago aldi berean aurkezterik lege hauslea izan gabe. Hizkuntza eskoletako azterketetara aurkezteko, aldiz, ez dago era honetako oztoporik. Beraz, EGA azterketa leku ezberdinetan egin badaiteke ere, egiatan deialdi bakoitzean egiteko aukerak murritzak dira: normalean, deialdi bakoitzean behin baino ez. Arestian esandakoarekin erraz kontura gaitezke lurralde ezberdineko legeek orain argituko ez ditudan hainbat hutsune eta kontraesan dituztela eta horietaz baliatuz -eta, zer esanik ez, EAEko eta Nafarroako gobernuen arteko harremanik ezari esker- lege oztopo horiek nola edo hala gaindi daitezkeela. Hainbat ikaslek uste dute EGA azterketa egin aurretik nahikoa dela hilabeteko ikastaroa. Usteak erdi ustel. Norberaren euskara mailaren arabera, normalean hilabete batzuen

6

prestakuntza beharrezkoa izaten da. Bai, beti entzun dugu batzuk azterketa "probatzera" joan direla eta gainditu ere egin dutela. Bai, egia da. Baina, "probatzera" joan diren guztiek ez dute gero "aprobatu". Arazoa da azterketa egindakoan zein multzotan egon nahi dugun: gainditu duten hiruko multzo horretan ala berriro aurkeztuko diren zazpikoan.

AZTERKETAREN ZAILTASUNAK

EGA azterketak bestelako azterketetan agertzen ez diren berezko zailtasunak ditu. Batetik, EGA azterketa Hezkuntza Sailak birkontratatzen duen enpresa baten bidez jartzen du eta azterketa egunean bertan irekitzen da. Horrek esan nahi du, azterketa eredua onartuz gero, gorde, zaindu eta aztertokietara eraman behar dela eta, ondorioz, azterketaren mamia aldez aurretik oso pertsona gutxik ezagutzen dutela. Egoera horretan filtrazioez mintzatzea amets egitea da: agian, hacker gutxi batzuen esku legokeen zeregina. Euskal Herria hain txikia denez, ikasle baten azterketa irakasle ezagun batek zuzentzea beste amets bat da. Inoiz horrela gertatuko balitz ere,- ez legoke batere garbi zein izan litekeen irakasle horren jokabidea, eta, gainera, eskuzabaltasunez jokatuta ere, zenbait EGA azterketak badaukate kontrolezko bigarren zuzenketa. Beraz, bazter ditzagun uste ustel horiek. Aurrekoez gain, hizkuntza azterketa guztiek bezala, EGA azterketak badu beste eragozpen bat: kopiatzeko zailtasuna, Izan ere, euskarari buruzko jakintza orokorra neurtu nahi denez,. ohiko trikimailu eta baliabideak erabiliz zail da kopiatzen, ezin baita, kasurako, hiztegi oso bat txuleta txiki batean aldatu. Agian, baten batek teknologia berrietan jar litzake

azterketa

gainditzeko

esperantza

guztiak

(hiztegi

elektronikoak,

telefono

eramangarriak, mikroordenadoreak, radiotransmisoreak.. .), baina bere kostuagatik eta azterketan bertan erabiltzeko zailtasunagatik ez dira batere gomendagarriak. Gainera, azterketaren atal guztiak egiteko OSO denbora murritza ematen dutenez, ia ez dago kopiatzeko betarik. Ondoko lagunak norberak baino gehiago dakielakoan -beti ez baita horrela izatenaukera anitzeko probetan ondokoaren erantzunak, beraren kontsentimenduarekin zein kontsentimendu gabe, zenbait azterketari kopiatzen saiatzen dira. Baina aztertzaileek ikasleen jokabideaz eta'ahuleziez jabeturik, tentazioak usatzearren, azterketa beraren eredu bi tartekatzen dituzte: A eta B ereduak. Eredu ezberdin horietan galdera berberak jartzen badituzte ere, erantzunen ordena bestelakoa izaten da. Tristea da onartzea, baina horrelakoxea da: oso teknologia aurreratua erabili beharko litzateke azterketan kopiatuko balitz. Dena den, baten baten kontzientzia lasaitzearren kopiatzea azterketa-sistemaren ondorio zuzena da, nahi ez den ondorioa, nahi bada, baina azterketaren ondorioa azken batean. Ez legoke txarto gogoratzea azterketa egin aurretik kontuan hartzeko zenbait aholku:

7

1. Azterketan bertan erreferentzia denbora batzuk ematen dituzte eta atalen batetik gehiegi aldenduz gero, besteren batetik halabeharrez murriztu beharra dago, beti ere entzutezko ulermena egin ondoren denbora neurtzen hasten delarik. 2. Egizu azterketa osoaren behaketa orokorra. 3. Lehenik sinonimoak, berridazketak eta irakurmena egin. Horrela, beti gogora daitezke hitz edo egitura berriak, idazlanean erabil litezkeenak. 4. Gogoratu aukera anitzeko galderetan, txarto erantzunez gero, ez dutela punturik kentzen. Beraz, ezer jakin ezean ere beti zerbait erantzun behar da. 5. Azterketa eman aurretik errepasatu azterketa. 6. Ez badakizu erantzun egokia zein den, eutsi lehenengo intuizioari.

EGA AZTERKETAREN ATALAK

EGA azterketa diogu, baina ez da azterketa bat bakarra, hiru baizik, eta hirurak gainditu beharra dago: atariko proba,azterketa idatzia eta ahozko azterketa. Eta gainera azterketa bakoitzaren atal guztiak ere gainditu behar dira.

AZTERKETAREN EMAITZAK

Azterketa guztiak kanporatzaileak dira: ez dago azterketa bat egiterik aurrekoa gainditu barik. Azterketaren atal bakoitza zuzendutakoan interneten bidez notak kontsultatu ahal dira. Neurri batean, bederen, EGA gainditzea "teknika" batzuk menperatzea da: trebatu beharreko teknikak, eta ez artea edo zortea. Are gehiago, teknika horietan trebatuta euskara "gutxi" Jakinda ere, azterketa gaindi daiteke eta, aitzitik, euskaldun peto-petoek teknikak menperatu ezean, azterketak behin eta berriz errepikatzera kondenatuta egon daitezke.

GORA JOTZEA

Gora-jotzea, helegitea, erreklamazioa, errekurtsoa edo apelazioa ikasle porrokatuek ezagutu beharreko sinonimoak dira. Gainditu ezean ez da ezer gertatzen: aurkeztutako ikasle gehienak egoera berean daude eta. Ikasle askok gainditu ezean nahigabe ederra hartzen dute; haientzat lehenengo azterketa lehenengo neska edo mutil-laguna bezalakoa da: maitekiro prestatu eta amets guztiak berarengan jarri baitituzte. Etorriko dira beste batzuk (beste azterketa batzuk) , denak oso antzekoak eta, aldi berean, desberdinak: mardulagoak, sinpleagoak, arinagoak, bihurriagoak...

8

Baina, har dezagun eskarmentua -adiera bietan- eta izan gaitezen positiboak. Guk ere, gizon-emakume jakintsuek bezala, geure okerretatik ikasi ahal dugu, eta asko gainera. Horretarako legeak ematen duen aukeraz baliatuz, azterketa berriro zuzentzeko eta, garrantzitsuena, ikusteko eskatu ahal dute azterketari guztiek. Bertan egindako okerrez ohartu ahal dira. Ez nuke pentsatu nahi zer gerta litekeen gainditzen ez duten azterketari guztiek administrazioaren bide ezberdinetatik (gora jotzea, auzi-errekurtsoa, berrezartzeko errekurtsoa...) azterketa erreklamatuko balute.

ERRAN DUT, ERRANEN ETA ERRANGO

EUSKERA-ERDERA-EUSKERA-ERDERA-EUSKERA

etabar

erdieuskaldunberri

baten DIZKIONARIA [1] Euskera hobeagotua ikasteko esaera berri batzuk ta iadizkera berri bat! Inkluding [2].

9

AIZEMUGIGAILU / Bentiladore. ALFABERTZALE / Alfabetatzen ari den abertzalea. /Ere/ Lehenbiziko abertzale. OMEGABERTZALE / Bere kontrakoa. Azkenabertzale. APURGARRI / (Zuk zeuk) ATILA / Puertilla, "Leihatila" bezela. /Ere/ Batehen Errege (Rey de los Hunos). ASMATASUNA / "Asmatasuna jabetasunan". BARRIKADARATU / Barrikadetarantz joan. BARREKADARATU / Berdina, baina barre egiten. … SERDAAU / Euskera ezinikasbidean lehen saialdia. ...

[1] Ez hiztegi, dizkionaria baizik. Argi ta garbi. Bera euskera berritzaileei dedikatua. [2] Garbizaleentzat "Inkludizking".

GIRU Singularra / Plurala -Nere etxetik ateratzean pezeta bat aurkitu eta jan dut. -Nere etxeetatik ateratzean mila pezeta aurkitu eta jan ditut. Baiezkoa / Ezezkoa -Zure begie!! aintziretan neure burua ikusi dut. -Zure begien aintziretan ez dut neure bururik ikusi. Galdera / Erantzuna ... Ondorea -Irrintzi bat entzun ahal da mendi tontorrean? -Ezetz uste dut, hemen mendirik ez baitago?

10

-Ostias! ardoak kalte egiten dit benetan. er Nino, Pott tropikala (1980-ekaina)

Jende asko dabil EGAren inguruan. Ez dut esango txarra denik. Nolaz ba! Ikasteak ez du kalterik. Baina ikasi gauza asko ikasi behar dira, ez bakarrik eskolan ematen direnak, baita bizitzako eskolan irakasten direnak. Eta berriro hizkuntzaz ari gara hemen, euskaraz. Badirudi jende asko ez dela konturatzen gauza bat dela eskolako eta gramatikako euskara, eta beste bat kalekoa eta baserrikoa. Jakina, bata ez dago bestearen kontra, baina bi mundu dira. Eskolan eta gramatikan euskara eskema egina ikusten duzu, euskararen tripak ikusten ariko bazina bezala. Kalean eta jendartean, berriz, euskara bere saltsan ikusten duzu, inolako loturarik gabe. Joxe Lizarralde, “EGA eta hegan”, HABE-98 zk., 1986

EGA, Euskararen Gaitasunaren Agiria, lortzea ez da txantxetako kontua, hizkuntza bat ez bait da nolanahi ikasten. Badira lehenengoan atera dutenak, baina badira ere bederatzi aldiz aurkeztu eta porrot egin dutenak. Azken urteotan EGA edukitzea ezinbesteko bihurtu da zenbait lanpostu erdiesteko, eta egoera honek areagotu egin ditu titulu hau eskuratzeko presak eta premiak. Eta titulu bat lana eskuratzeko ezinbesteko baldintza bihurtzen denean, ezinegonak eta urduritasunak ugaldu egiten dira, batez ere gainditu ez dutenen artean, eta joera kritikoak azaltzen dira, eta zenbaitek existitzen ez diren mamuak ere ikusten ditu. Eta askorentzat, zoritxarrez, titulua bilakatzen da garrantzizko, ez hizkuntza... Baina tristeena da ikasle zenbaitek uste duela, ¡nongo frogarik gabe noski, aldez aurretik EGA gainditu behar dutenen portzentaia ezarria dagoela, eta behin portzentaia hori betez gero, ez zaiola ikasleari EGA lortzen uzten... Hezkuntza Saileko Mikel Zalbideri ez zaio gehiegi gustatu susmo horrekin berarengana joatea: “Euskara ez da hizkuntza arraro bat, eta galdera horiek ez dira planteatzen hizkuntza ingelesa denean. Zergatik euskara denean? Zergatik hasi behar dugu beste hizkuntzen aurrean egiten ez diren galderak euskararen aurrean egiten? Zergatik hasi behar dugu gauzak normal egin eta anormal ez ditugula egiten justifikatzen?“ “EGA dela eta, mila komeria”, HABE-194 zbk., 1991

Denak behar du denbora eta ikusiko dugu Ibarretxeren lanak ze irudi hartzera daraman. Sasoi onean iritsi da Adujia Eneara. Lizarra Garazikoak mirariak lortu ditu, eta uda aurretik EGA azterketa gainditu ezean Lehendakaritzatik kanpo uzteko prest zegoen askoren abarrotsa militanteki isildu egin da. Egunkaria, 1999-01-10

11

Hala ere, gehienok guztiok ez bagara, euskara ikasten ari gara beharragatik, hau da, sarritan tituluren bat behar dugulako lanpostua burutzeko edo mantentzeko... Nahiz eta helburu hori garrantzitsuena izan, ikasle batzuk beste helburuak ere bilatu nahi ditugu euskaltegietan. Batzuok euskara ezagutzeko gogoa aldez aurretik genuen, baita inguruan dagoen mundua ere. Baina hilabeteak joanda, azterketa gainditzea nire betebeharrik garrantzitsuena bilakatu zen. Azterketaren hurbiltasunagatik, bai irakasleek bai ikasleok klasean azterketa baino ez dugu prestatzen. Hori dela eta, azterketarako prestaketaren munduan murgildu nintzen beste ikasleak bezala. Azterketaren eguna azkenean heldu zen, eta etsamina egin nuen. Baina honelako probetako porrota ikaragarria da; gehien jota aurkeztutakoen laurdenak baino ez du gainditzen. Besteok han jarraitzen dugu mundu artifizial eta itxi hartan, lanpeturik azterketa prestatzen. Asko gara sorgin gurpil itogarri honetan gaudenok, handik irteteko irrikitan hurrengo azterketen zain. Hastapeneko ilusioa galduta, prozesu luzeegi hori nekez nozitzen da, aspertuta, nazkatuta, asko eta asko gara euskaltegiz euskaltegi eta azterketaz azterketa ibiltzen garenok. Teofilo Moral, Arrigorriaga, Egunkaria, 1999-10-23

...hirukoteko mutil gazte batek EGAko etsamina bat egina zuen, eta beste biek hurrengoa zelan gainditu azaltzen zioten. Metodoa hutsezinezkoa omen zen, haiek beraiek erabilita, noski. -Imajinatu itzazue nire belarriak handitzen-. Dirudienez, idazlana etsamina idatziaren atal baloratuena da, eta, normalean, aukeratutako gaiak pil-pilean egoten dira. Bada, irtenbidea da horrelako hamabost bat gai aukeratzea, haiei buruzko idazlanak komunikabideetan bilatzea, eta, letra txikiz ordenadorez inprimatu ondoren, azterketa egunean, aztertzaileak ENAk_ kontrolatzen dituzten bitartean, atera eta kopiatzea. Hau huskeria!... nire ustez EGA tituluduna izateak ez du bermatzen eskola euskaraz emateko gaitasuna. José A. Güiles, “EGA eta enparauak” Eusk.: Gastar:

1) Xahutu.

2) Gastatu.

3) Higatu.

4). Ahitu.

Eusk. > Gazt.: Xahutu:

1) Limpiar.

2) Despilfarrar.

Gastatu:

1) Gastar.

2) Deteriorarse.

3) Acabarse.

Higatu:

1) Desgastar(se).

2) Consumir.

3) Erosionar.

Ahitu:

1) Agotar(se).

3) Destruir.

2) Cansar(se).

e) Gogoratu, azkenik, ikaslearen akatsik handienetariko bat: erdaraz esaten dena erdaraz esaten den modu berean euskaraz esan nahi izatea. Adibidez: Langileek ez dute "urpekaria" edo "itsaspekaria" (buzo) lantegira eramaten, lan-jantzia baizik. "Maiatzean" hitzak ez du zerikusirik "maiatu" (sic) aditzarekin. Are gehiago, "maiatu" ez da euskaraz. Maiatz-ean = En mayo (Noiz?). Artzainak hiztunak edo ixilak (callados) izan daitezke, baina eskuan makila (cayado) daramate. Estar hasta las cejas ez da "bekainetaraino egon", kokoteraino baizik. 3. Hitzak multzoka sarlkatuz gero nork bere hiztegia sor dezake. Sailkapen horretarako badira hainbat irizpide: a) Gaika: Kirola Aldaketa: Sustitución, cambio. Atezain: Portero. Erresto, Errefera: Resto, devolver el saque. Erdiraketa: Acción de centrar. Gako:. Gancho (saski-baloian) Huts: Fallo, tanto perdido. Taldekide: Gregario, compañero de equipo. Zutoin: Poste. b) Jatorri bereko hitzak: Haragi, okela: Carne d) (txerriki: carne de cerdo), (sagarraren mamia: carne, pulpa de manzana). Haragidun: Carnoso, que tiene carne. Haragijale: Carnívoro. Haragikeria, lizunkeria: Lujuria, pecado carnal. Haragikoi, lizunkoi, likits: Lujurioso, lascivo.

58

Haragizko: De carne, carnal, (haragizko gaiak: productos cárnicos), (haragizko bekatuak: pecados carnales). Sailkapen hauetan hitz elkarketei, hitz eratorriei eta atzizkiei erreparatu behar zaie: BEGI: Begibakar (tuerto) Begietsi (contemplar) Begigorri (de ojos rojos, brujo) Begiko (favorito) Begira (mirando, esperando, cuidando) Begiluze (curioso) Begirale (monitor) Begiramen (respeto) Begiratu (mirar, observar, cuidar, conservar) c) Sinonimo eta antonimoak (kontrako esanahia): LO: Sueño, dormido. LOTSA; 1. Vergüenza 2. Respeto 3. Miedo. Lo eragin

Iratzarri

Loak hartu

Itzartu

Lo egin

Esnatu

Lo egon

Esnarazi

Ahalke

Ausarkeria

Begirune

Lotsagabekeria

Beldur

Ausardia

Hitz batzuek esanahi zabala daukate eta testuinguru askotan erabil daitezke: Izan: Eduki, ukan; gertatu, jazo, agitu, pasatu; egon; ohi... Jo: Zartatu; talka egin; astindu, berotu, umatu, erauntsi, ederrak eman, egurtu, jipoitu, makilatu, zigorkatu, zigortu, zafratu, zehatu, zaflatu, ukaldikatu; zuzendu, joan, abiatu; egin, eman, kontu egin; eraso, zehatu, zanpatu... d) Homonimoak (itxura bera baina esanahi ezberdineko hitzak): AR

BETA

GARAI

Macho.

Letra griega.

Momento, época.

HAR

Cara.

Alto, superior.

Gusano.

Tiempo libre.

Hórreo, granero.

HAR(TU) Coger, tomar.

Ocasión. Filón, veta.

BERBOAK__________________________________________________________________________ Izenak berak dioenez, berboak ere berbak dira edo, nahiago bada, aditzak hitzak dira: itxuraz aldatzen diren hitzak, baina, hitzak azken batean. Aditz laguntzaileen eskema (1)

59

Nor

N-Ni

N-Nk

Indikatiboa

N-Ni-Nk

*EDUN

Baldintza

IZAN

*IN

(u kan)

Ondorioa Subjuntiboa Ahalera

*EDIN

EKIN

*EZAN

Agintera

ADITZ TAULA -Koxe Mari(*)

ERROA

Nor-nork Subjunt i. Indikat Ahalera Aginter a u

za

PREDATIBOA

-

PLURALGILEA

it

Nor-nori Subjunti Indikat . Ahalera Aginter a tza

-

i

ki zki

(*) J.M.L.M.

60

Nor-nori-nork Subjunti Indikatib . Ahalera o Agintera

-

eza i zki

Aditz laguntzaileen eskema (2) ORAINA

IRAGANA

Nor

N-Ni

N-N k

N-Ni-Nk

Nor

N-Ni

da

zaio

du

dio

zen

Zitzaion

dateke

zaioke

duke

dioke

dadin

dakion

dezan

diezaion

N-N k zuen

ALEGIAZKOA N-Ni-Nk

Nor

N-Ni

N-Nk

N-Ni-Nk

zion

balitz

balitzaio

balu

balio

litzateke litzaioke

luke

lioke

Indikatiboa Subjuntibo a Ahalera Agintera

daiteke dakioke dezake diezaioke zaitez

zaizkio

ezazu

iezaiozu

zatekeen zitzaiokeen zedin zitekeen

Zekion

zukeen

ziokeen

zezan

ziezalon

baledi

balekio

baleza baliezaio

ziezaiokee n

liteke

lekioke

lezake liezaioke

Zekiokeen zezakeen

ADIBIDEAK________________________________________________________________________ Indikatiboa: aditz lokuzioak (behar, nahi, ahal, ezin...)

• • • • • • • •

Joan behar izan du

(ha tenido que ir)

Joan behar du

(tiene que ir)

Joan behar izaten du

(suele tener que ir)

Joan beharko du

(tendrá que ir)

Joan behar izan zuen

(tuvo que ir)

Joan behar zuen

(tenía que ir)

Joan behar izaten zuen

(solía tener que ir)

Joan beharko zuen

(tendría que ir)

Indikatiboa: ustea

• • •

Taloak egiteko behintzat balio duke (= balio izango du, nik uste). Hego haizea da eta laster euria dateke (= laster euria izango da, nik uste). Bihar, ordu honetarako, etorri dateke (= etorria izango da, nik uste / Ya habrá venido).

• •

Bihar, ordu honetarako, etorriko dateke (= etorriko bide du ≠ etor daiteke). Ikasle horrek ondo lan egiten duke (= ondo lan egiten du, nik uste).

Baldintza ERREALA



Mendira joanGO BAnaiz, goiz jaiki BEHAR dut (ltxuraz baldintza; esanahiaz helburuzkoa: Mendira joatekotan / con el fin de..., a fin de...)



Mendira joaTEN BAnaiz / BAnoa, artzain-txabola

ikusiKO dut

ikus dezaket



Ez dakit lana egin duzun, baina egin BAduzu, saria

jasoKO duzu

jaso dezakezu



Etorri bada, etorri da. Damutuko zaio (= egiaz etorri da, eta damutu ere, damutuko zaio)



Ameriketara joan bazen, joan zen eta han galdu zuen bizia.(= Ameriketara joan zen, bai; eta burua galdu ere han)

IRREALA



Atzo lotería erosi (izan) banu,... (Si hubiera comprado,...) ...atzo tokatuko zitzaidakeen / zitzaidan (...me habría tocado) ...atzo toka zekidakeen (...me podría haber tocado / me habría podido tocar) ...gaur edo bihar tokatuko litzaidake (...me tocaría)

...gaur edo bihar toka lekidake (...me podría tocar)



Gaur edo bihar loteria erosiko banu,... (Si comprara...,) ...gaur edo bihar tokatuko litzaidake (...me tocaría) ...gaur edo bihar toka lekidake (...me podría tocar)

Ahalera

• • • • • • • • • • • • •

Egin dezake (Puede, podrá hacer) Egin zezakeen (Podía, pudo, había podido, hubo podido, habría podido hacerlo) Egin lezake (Podría hacer) Egin ahal du (Puede hacer) Egin ahal zuen (Podía hacer) Egin ahal izan du (Ha podido hacer) Egin ahal izan zuen (Pudo hacer) Egin ahal izaten du (Suele poder hacer) Egin ahal izaten zuen (Solía poder hacer) Egin ahal izango du (Podrá hacer) Egin ahal izango zuen (Habría podido hacer) Egin ahal izango luke (Podría hacer) Egin ahal izango zukeen (Habría podido hacer)

Subjuntiboa



Mendira joan banadi...

...zuhaitzak ikus ditzaket

Mendira joaten banaiz... ...zuhaitzak ikusiko ditut / ikus ditzaket



Ez dakit baimena izan zuen, baina baimena eman baziezaioten,...

...seguru,

ondo erabil zezakeen Ez dakit baimena izan zuen, baina baimena eman bazioten,... ...seguru, ondo erabili zuen / zezakeen



Kalera irten banendi,......dendara joan ninteke Kalera irtengo banintz,... ...dendara joango nintzateke / joan ninteke

OHARRA Joan dadin nahi dut

Ikus dezan nahi dut

Joan zedin nahi nuen

Ikus zezan nahi nuen

Joan ledin nahi nuke

Ikus lezan nahi nuke

Aditz trinkoak

• • •

Lekarke = ekarriko luke (él traería una cosa) Lekarke = ekar lezake (podría traer una cosa) Legoke = egongo litzateke (él estaría)



Legoke = egon liteke (podría estar)

Adítzak íkasteko moduak______________________________________________________________ Aditzen ezaugarriak kontuan harturik hiru modutan ikas daitezke: 1. Era gordinean: tauletako adizki guztiak banan bana buruz ikasi. Nor-Nork (Indikatiboa: Lehen aldia "tenía")

NI

HI hinduda n

NIK

-

HIK HARK

Ninduan/na n Ninduen

GUK

-

ZUK

ninduzun

-

ZUEK

ninduzuen

-

HAIE

ninduten

hinduten

HURA

GU

nuen

-

huen

hinduen hindugu n

zuen genue n zenue n zenute n

-

zintudan

gintuan/n an gintuen

zuten

ZU

ZUEK zintuzted an

HAIEK nituen

-

-

hituen

zintuen

zintuzten zintuzteg un

zituen

-

zintugun

gintuzun

-

-

zenituen

gintuzuen

-

-

zenituzt en

gintuzten

zintuzte

zintuztete

zituzten

n

n

K

genituen

2. Era laburrean: adizkien ezaugarriak (pertsona, singularra, plurala...) behin ikasitakoan, behar diren konbinaketak eginez. Nor-Nori (Baldintzaren ondorioa: "sería") Nor

Sig/Pl

Nori

Ondorioa

nintzai

DA

ke

hintzai

A/NA

ke

litzai

O

ke

gintzai

zki

GU

ke

zintzai

zki

ZU

ke

zintzai

zki

ZUE

ke

litzai

zki

E

ke

te

Ni  Hari = nintzai - O - ke (yo a él le sería...) Haiek Niri = litzai - zki - DA - ke (ellas a mí me serian...) 3. Era logikoan: adizki klabe batzuk ikasita, aldaketa txiki batzuk eginez, adizki berriak sortzeko. Zer-Nori-Nork (Ahalera hipotetika: "podría") Baina... Liezaioke (Hark-Hari)

Hark-Niri-(sing.)

liezadake

Hark-Haiei-(plural)

liezazkieke

Guk-Hari-(sin.) Zuek-Hari-(plural)

geniezaioke

zeniezazkiokete

IDAZLANAK Idatzi aurretik gauza bi argi eduki behar ditugu: 1. Zer esan nahi dugun, hots, buruan darabilgun ideia hori. 2. Nola esango dugun esan nahi dugun hori, gauza bera era askotan esan ahal baita. Helburu horri begira idazlanetan trebatzeko aukera bi eskaintzen ditugu, biak elkarren osagarriak izan daitezkeelarik:

BELTZARENA_______________________________________________________________________ Idaztea ariketa kontua da. Idatzi barik ezin da idazten ikasi. Eta lanbide gehienetan bezala, beste batek idatzi duena kopiatzea, manipulatzea eta eraldatzea idazten ikasteko bide bat baino ez da. Azken batean, hori bera egiten dute arte ederretako ikasleek: (artista) batek egindako ereduak kopiatu. Idazleen kasuan, be/tza izen txarreko idazlea da eta ezkutuan eraman behar du bere izena lanbideari eustearren. Bidegabekeria handi baten ondorioa da hori, idazle on zein txar, errege zein alkate asko eta asko Biblia bezain zaharra den lanbide horretaz baliatu baitira. Nork, bestela, idatzi zuen Itun Zaharreko Genesi edo Itun Berriko Ebanjelioa? Nor egon ote da, M.L.Estefaniak, A. R. Qintanak, L. Racionerok edo Celak berak sinaturiko hainbat pasarteren atzean? Zein eskuk gidatzen ditu Juan Carlosek edo G. Bushek irakurritako Gabonetako agurrak? Ikasleak ez ote dira inoiz kexu beraiek egindako lanak irakasleek sinatu eta argitaratu dituztelako? Ez! Aitor diezaiogun idazle beltzari literaturan eta historian berez irabazi eta dagokion tokia. Guk, geure aldetik, azterketa idatzia egiteko lanbide zahar honen teknikak aldarrikatu nahi ditugu, hots, kopiatzearena, ordezkatzearena, fusilatzearena, eta inoiz ideia bikainen bat bota ere bai. Kopiaketaren printzipioa hauxe da: beste batek idatzi duena norberaren onurako erabiltzea. Abiapuntu horretatik, testu gehienetatik hainbat esaldi eta pasarte, behar bezala birziklaturik, erabili ahal dira. EGA azterketan iritzi edo azalpen artikuluren bat idaztea eskatzen dutenez, era horretako idazkiak hartuko ditugu kontuan. Egin dezagun froga bat: EGA azterketan gainditutzat eman zuten idazlan batetik harturiko hainbat pasarte erabiliko ditugu beste idazlan berri bat sortzeko:

HONDAMENDI EKOLOGIKOA (HABE, 321) XXI.

mendean

sartzear

gauden

arren, bizi garen gizarte honetan oraindik

BIDAIAK (EGA,2001-09-06) XXI.

mendean

sartzear

gauden

arren, bizi garen gizarte honetan oraindik

geratzen dira momentuz konponbiderik

geratzen dira momentuz konponbiderik

ez daukaten hainbat arazo, haien artean

ez daukaten hainbat beharrizan, eta

langabezia, terrorismoa eta sendaezinak

haien artean astia betetzearena ez da

diren gaixotasun batzuk (esate baterako

txikienetakoa. Esku lanak egitea eta

HIESa eta minbizia) nabarienak direlarik.

ikuskizunetara joatea arazo horri au-

Askoren ustez, maila berean hondamendi

rre egiteko biderik erabilienak izan

ekologikoak jarri beharko lirateke, oso

dira. Hala ere, askoren ustez, maila

arazo larri bihurtzen ari baitira.

berean bidaia turistikoak jarri beharko lirateke, jende askorentzat oso aukera

Lehenengo hondamendi ekologikoa noiz izan zen zehaztea aski zaila da. Estatu Espainolari

dagokionez,

adituen

egoki bihurtzen ari baitira. Lehenengo bidaia turistikoa noiz izan zen zehaztea aski zaila da. Euskal

esanetan estreinakoa duela hiru mende

Herriari dagokionez, adituen esanetan

burutu

estrainekoa duela bi mende egin zen,

zen,

penintsulako zirenean.

itsasontziak baso

Denok

gehienak

entzun

egiteko moztu

dugu

behin

Humboldt hona heldu zenean. Denok entzun

dugu

bidaia

baino gehiagotan animali bat Espainiako

osoak

punta batetik bestera lurra ikutu gabe

zezan.

behin

horien gure

baino

gehiagotan

garrantzia

herriaren

Europa

berri

izan

zuhaitzetatik joan zitekeelako istorioa.

Ikusten denez, hainbat egitura eta esapide ia hitzez hitz erabili ahal dira idazlan berri bat egiteko. Kontuan izan EGA azterketan ez digutela sormen handiko lan bat eskatzen, baizik eta, oinarrizko teknika batzuk menperaturik, nola edo hala euskaraz idazteko gai izatea. Ezin da sortzaile handia izan: azterketa berean ehunka azterketarik gai beraz idazten dute, antzeko ideiak eta antzeko egiturak erabiliz. Eta aztertzaile berak antzeko egiturak dituzten antzeko idazlanak zuzentzen ditu. Ondoko egiturak, adibidez, egoera eta gai ezberdinetan erabil daitezke: 

Azken urteotan gizarteak izugarrizko aurrera pausoa eman duela ukaezina da. Orain arte gauza askotarako erantzunik (aukerarik/konponbiderik/irtenbiderik) ez zegoen...



Normalean

gizabanakoak

bere

kontsumoak

(jarrerak,

jokabideak,

ideiak)

justifikatu egiten ditu eta besteen kontsumoak (jarrerak, jokabideak, ideiak) arazo bihurtzen ditu. 

Ondorioz, A-ren eta B-ren arteko elkarlana funtsezkoa da. Ez da posible gaur egun sarritan gertatzen den bezala, A-k ildo batetik jotzea eta B-k beste batetik, elkarrekin egin behar dugu lan hori eta horretarako B-ok behar ditugun

baldintzak, batez ere lan (gizarte, eskola, herri, administrazio...) mailan, errebindikatzen hasi behar dugu. (That is the question: Zer/Nor ote dira A eta B?) ITZULTZAILEARENA______________________________________________________ Ez gaitezen engaina, hizkuntzak ikasteko itzultzea izen txarreko jarduera da. Hala ere, ikasleek euskarazko testu bat ulertu nahi dutenean gehien erabiltzen den tekniketariko bat da. Are gehiago, askotan konturatzen ez bagara ere, eguneroko bizitzan erruz erabiltzen da: dena eta denetarik itzultzen da (eskola liburuak, entziklopediak, informatiboetako berriak,

iragarkiak,

filmak,

administrazioko

inpresoak

eta

aktak).

Eta

gehienetan

gazteleratik euskarara.

Idazten ikasteko tekniken artean itzulpenari normalean onartzen ez zaizkion onurak aldarrikatu nahi ditugu. Laguntza handirik gabe ikasleak berak erabil dezake teknika hau.

Esan bezala, EGA azterketan iritzi artikulua idatzi beharra dagoenez, horri erreparatuko diogu eta jakia balitz bezala maneatuko dugu. 1. Lehenengo eta behin azokan euskarazko iritzi artikulu bat bilatu behar da. Ez edonolako iritzi artikulua: freskua, mamitsua, atseginez dastatzen diren horietako bat. Normalean, euskarazko egunkari eta aldizkarietako orrien artean horrelako artikuluak aurki daitezke. Ez du merezi erdarazko komunikabideetan alferrik denbora galtzea, inoiz bakanen bat agertu bada ere. Dena den, aukeratu baino lehen arretaz aztertu behar dugu jeneroa, zenbaitek produktu lataratuak eta seriean egindako artikulu-sailak eskaintzen baitituzte. Artikulugile profesionalenak dira hauek. 2. Behin aukeratutakoan eta gaia gustukoa izanez gero, komeni da gainbegiratu bat ematea ea hautaketa ona izan den ziurtatzeko. Horretarako nahikoa da gainetik irakurtzea eta pasarte interesgarrienetan markatxoren bat jartzea, geroago, nahi izanez gero, atal horiek sakonkiago lantzeko. Idazkia luzeegia balitz, osorik atondu beharrean, pasarte goxoenak baino ez dira jorratuko. 3. Jarraian barrenak atera behar zaizkio artikuluári. Zabaldu mahai gainean eta HB gogortasuneko arkatzarekin esaldi eta esaldi zatiak mozten eta bereizten joango gara. 4. Zedarrituriko pasarte horiek ondoen dakigun hizkuntzara itzuliko ditugu banan banan. Itzulpena nahi duguna bezalakoa izan daiteke: librea zein literala. Honetan artistaren eskua igartzen da. Itzulpen libreak askatasun osoz gauzak eta ideia korapilatsuak hobeto aurkezten ditu; itzulpen literalak, berriz, hurrengo pausua, hots, alderantziko itzulpena, errazten du. 5. Behin itzulitakoan, euskarazko testu originala begi-bistatik ostenduko dugu eta, prestatu dugun itzulpena saiatuko gara euskaratzen.

6. Euskararako itzulpen hori egin ondoren, originalarekin konparatu behar da testu bien arteko aldeak eta antzekotasunak agerian uzteko. 7. Kontura gaitezen nekez ateratzen dela hasierako produktua bezalakoa, beti aldeak eta ñabardurak egoten baitira eta, itzulpenek, oro har, aukera bat baino gehiago onartzen baitute.

Adibideak__________________________________________________________________________

Telefonoak (Arantza Iturbe) Hondartzan

poltsikoko

telefonoaren

La llamada del teléfono móvil en la

deia bat-batean iristen den galerna

playa suele ser tan efectiva como la

bezain eraginkorra izaten da. Ingu-

galerna que llega de repente. Todos

ruko guztiak altxatzen dira, muellea

los de alrededor se levantan como las

askatutako

bezala.

marionetas que han liberado el muelle.

Inork ez du asmatzen lehendabizikoan

Nadie acierta a la primera dónde ha

non utzi duen telefonoa. Eta hori,

dejado el teléfono. Y eso que todos lo

denek, badaezpada, leku jakinean utzi

han dejado en un sitio concreto por si

dutela. Baina sorpresak, eguzkitan

acaso. Pero, con el nerviosismo que

etzanda egoteak eta jotzen segitzen

añaden la sorpresa, el estar tumbado

duela

duten

al sol y el ver que sigue sonando,

urduritasunarekin, nekez aurkitzen da

difícilmente se en cuentra el teléfono,

telefonoa,

si no se vacían encima de la toalla

txotxongiloak

ikusteak

eransten

poltsan

dauden

gauza

guztiak toalla gainera hustu ezean.

todas las cosas que están en la bolsa.

Alferrik gehienetan, ze deia inoiz ez da

Casi siempre en balde, ya que la

izaten

da-

llamada no es nunca para quien lo

bilenarentzat. Dozena erdi bat aldiz jo

anda buscando. Aunque suene una

arren, mugitzeko imintziorik egin ez

docena de veces, normalmente

duenak isiltzen du normalean.

silencia el que no ha hecho ningún

antzemateko

moduan

lo

gesto de moverse. Ikuskizunik

politena

hondartzan

etzateko kit osoa behar izaten dute-

El espectáculo más bonito es el de los

nena

que necesitan el kit completo para

da:

antiojoak,

begietarako berezia

zerbikale-

babesteko

painuelo

plástico para los ojos, almohada es-

erraldoia eta bikiniaren goiko zatia ken

pecial para las cervicales, pañuelo

eta

gigante para proteger el cabello y la

tarako, jar

burko

plastikozko

ilea

modelokoa

(alegia,

etza-

terakoan ken, zutitzerakoan, jar). Kit

tumbarse

parte

en

superior

la

playa:

del

gafas

biquini

de

modelo

guztia hankaz gora joaten zaie tele-

quita-y-pon (es decir, quita al tum-

fonoak jotzen duen bakoitzeko. Tira,

barse, pon al levantarse). Todo el kit

esan dezagun hondartzan ez dagoela

se les va patas arriba cada vez que

zereginik berriro gauza guztiak bere

suena el teléfono. En definitiva, diga-

tokian jartzea baino. Eskerrak.

mos que en la playa no hay nada que hacer sino poner de nuevo todas las cosas en su sitio. Gracias a Dios.

Ulertu ezin dudana da nola bizi ginen orain arte orduro norbaiti gu gauden

Lo que no puedo entender es cómo

tokian ze eguraldi egiten duen kontatu

vivíamos hasta ahora sin contar a al-

gabe. Ze, horretarako izaten dira dei

guien a cada hora qué tiempo hace en

gehienak. Hondartzan gaude, eguraldi

el sitio en el que nos encontramos*.

zoragarria dago, beno, ez atzo bezain

Ya

bero, baina herenegun baino gehiago

mayoría de las llamadas. Estamos en

bai, laino izpirik ez, eta itsasoa bare.

la playa, hace un tiempo espléndido,

que

para

eso suelen ser la

bueno, no tan caluroso como ayer, pero sí más que anteayer, ni una pizca Beste zereginik ez daukagunontzat eta ingu

rura

begira

gunontzat

disfrutatzen

de nubes y el mar tranquilo.

du

eskertzekoa da telefono-

arena. Haiei esker jakiten dut ondoan

Para los que no tenemos otro quehacer

etzanda

egun

y disfrutamos mirando alrededor es de

familiak

agradecer lo del teléfono. Gracias a las

beste astebete egingo duela, atzeko

llamadas suelo saber que a la pareja

emakumeak hilabete osoa geratzeko

que está tumbada a mi lado le quedan

asmoa duela eta ezkerretara dagoen

dos días, que la familia de delante va a

gizonezkoa

hacer otra semana, que la mujer de

geratzen

dagoen

bikoteari

zaizkiola,

gaur

bi

pareko

bertan

abiatzekoa

dela.

atrás tiene intención de quedarse todo el mes y que el hombre que está a la izquierda ha de partir hoy mismo.

Garai batean informazio horí dena eskuratzeko, banaka hitz egin beharko nuen denekin. Gaur egun, inorekin hitz egin gabe, denei buruz jakin dezaket asko.

En una época para conseguir toda esa información, habría tenido que haber hablado de uno en uno con todos. Hoy en día, sin hablar con nadie, puedo saber mucho acerca de todos.

Sinceramente, Estimatzekoa da benetan telefonoak

es

de

agradecer

el

servicio que presta** el teléfono. Un

egiten

duen

zerbitzua.

be-

favor incluso para el que le gusta

giratzea gustatzen zaionarentzat ere

mirar de por sí: no queda tan en

faborea: ez da hain lotsagabe geratzen

evidencia cuando suena el teléfono.

telefonoa

Halere,

Sin embargo, un espectáculo mucho

telefonoa

más extraño que oír el teléfono en la

entzutea baino askoz ere ikuskizun

playa en todo momento es ver al

harrigarriagoa

lasai,

atardecer, relajados, a lo largo del

patxadan paseatzeko asmoarekin irten

paseo de kilómetros, a cientos de

eta

zehar,

amigos que han salido con la intención

berri

de pasear tranquilamente y sentados

joka

hondartzan

ari

denean.

momenturo da,

iluntzero,

kilometrotako

barandillan

Berez

paseoan

eserita,

eguneko

ematen ari diren ehunka lagun ikustea.

en

Denak

noticias del día.

hizketan

eta

denak

hain

la

barandilla

están

dando

las

bakarrik.

*Hemen "encontrar" ez da "aurkitu", "egon" baizik. ** Berton "prestar" ez da "dirua mailegatu", "egin" baizik KONTUAN HARTZEKOAK______________________________________________________________ 1. Puntuazioa Zenbaitek uste ez bezala, puntuazio ikurrak ez dira idatzi ondoren handik eta hemendik ereiten diren ikurtxo horiek. Guk, puntuak eta komak bere tokian jartzen irakasteko orain arte egindako ahalegin guztiak hutsalak izan direla oharturik, kontrako bidea proposatzen dugu, hots, lehenengo puntuazio ikurrak jarri eta gero euren arteko tarteak hitzez eta aditzez bete. Ikus dezagun adibide bat: a) PUNTUA Puntu bat

=

Ideia bat

Puntu bi

=

Ideia bi

=

Esaldi bat. =

Esaldi bi.

(Edo puntu eta koma + puntu bat) Lokarria_ , (___”A” IDEIA____) ; (___”B” IDEIA ___) . Lokarria + koma (,). Aurreko esaldiarekin lotzeko hitza(k): Hala ere, Bestalde, Beraz, Ondorioz, Horrez gain, Gainera, Izan ere, Horregatik... b) KOMA Koma bat

=

Esaldi beraren atalak bereizteko.

(Atal bakoitzak galdera bati erantzuten dio: nola, zergatik, noiz...) Koma bi = Tarteki bat esaldia apurtzeko.

(Koma bien artean esaldia apurtzen duen tartekia jartzen da: ordea, berriz, aldiz, bada, orduan, esaterako, hain zuzen ere, nik uste, mesedez, besteak beste...). Koma(k) + eta =

Hitzen zerrendak egiteko.

Lokarria_ , (___”A” IDEIA____) ; (___”B” IDEIA ___) . Bestalde _ , (___ , ___ , ___ eta ___) ; (__”B” , berriz, __”B”_) . c) Azkenik, hutsarteak hitzez eta aditzez baino ez ditugu bete behar: “Bestalde, antzina jainkoek, deabruek, lamiek eta abarrek eguraldiaren aldaketaren errua ba omen zeukaten, gaur egun, berriz, ikuspuntu zientifikotik aztertzen ditugu eguraldiaren gora beherak." Antzeko egiturak: Hori, hain zuzen, berdinaren berdinez gertatu omen zitzaien; honen ondoren, ordea, heleniarrak izan omen ziren bigarren bidegabekeriaren eragile. (Herodoto) Horrelako zentsura-ahalmenak herria altxaraziko luke monarkiarik absolutuenean; han, ordea, eragozpenik gabe onartzen da. (Tocqueville) Edonola ere, oso komenigarria da idatzi aurretik zer esan nahi dugun pentsatzea, gero ikusiko dugu hasierako ideia hori nola emango dugun.

2. Erdarakadak Erdarakada beldurgarria edonon ager daiteke.' Ez dago bere gaitzetatik libro dagoen euskaldunik. Gutxien espero denean, hor nonbait agertuko da, eta norberak ikusi ez badu, beti egongo da besteren bat, agerian utziko duena. Liburu honetan bertan hainbat topa ditzakezu.

Beti ez dago garbi erdarakada nabarmena den edo gramatika akats hutsa. Izan ere, zenbaitek ustezko gramatika legeak erabilian esaldi bitxiak osatzen dituzte. Badira zenbait liburu eta katixima gaitz horretaz ohartarazi nahi gaituztenak. Baina, askotan erdararen mendekotasunetik urrundu nahian kontrako muturretik amiltzen dira: hiperjatorrada euskerikoa. Adibidez, ondoko bi erdarakadak jator(rada)tzat hartu ohi ditugu:  Gau beranduan: (Fr.) Tres tard dans la nuit.  Gaueko/goizeko ordu txikietan: (Ing.) In the small hours.

Orduan, erdarakada zer den: erdarara itzuli barik ulertzen ez den esaldia. Baina ez gaitezen engaina eta zuzen joka dezagun, horrelako esaldi batzuek euskara aberastu egin baitute, baina horrek ez du esan nahi edonon eta edonola erabil daitekeenik. Ildo horretatik esan daiteke hiztegiak idazle eta itzultzaileen tresnarik arriskutsuenak bihurtu direla. Gogora ditzagun adibiderik gogoangarrienak: Lexikoa: Hitzen esanahiari erreparatu behar zaio, hitz berak esanahi ezberdinak eduki ahal baititu. Adibidez: 

Cerca (gazteleraz): 1) Hurbil, gertu; ondoan. 2) Hesi, hespil.

Hurbil: 1) Cerca, próximo. 2) Aproximadamente (= gutxi gorabehera, inguru) Gertu: 1) Dispuesto, preparado. 2) A corta distancia, cerca. 3) Seguro, cierto. Hesi: 1) Valla. 2) Seto. 3) Obstáculo. Ondo: 1) Bien. 2) Junto a. 2) Después. 3) Detrás de. 4) En palabras compuestas indica “planta ". 

Planta (gazteleraz): 1) oinazpi, 2) landare, 3) solairu, 4) itxura, 5) planta.

Eta horrela, hitzez hitz, luze jo daiteke. Bestelako adibideak:  Cerbatana bat ez da zerbidoen familiakoa. Beraz, ezin itzuli daiteke “oreina, orein-kume edo oreintxo" bezala.  “Egoerak” ez dira ematen.  Alfonbrak eta oihalak bildurik egon daitezke, baina estar reunido, yogi bat izan ezean, bilera batean egotea da.  Iruñako Osasunak derbyan un nuevo gol sartzen badu, ez du “gol berri bat” sartzen, besteak zahar gelditu zaizkiolako. Sartzekotan, beste gol bat sartu du eta: Aupa Osasuna!  Eztabaidak eta gatazkak ez dira lehergailuak, askotan lehergailuak tartean badira ere. Beraz, si estalla un conflicto,”gatazka piztu edo hasi da”.  Una y otra vez ez da “bat eta beste bat”, “behin eta berriz” baizik.  Amak, arrazoi osoz, jakina, si te monta un numerito, baliteke "errieta egitea edo agerian uztea”, baina, zenbakiek zer ikusirik ez dutela ziur egon.  Amaitzeko, galtzerdietan ez dago lasterketarik; ¡lea ez da hartzen; prezioak ez dira mantentzen; ipuinak ez dira zenbatzen, “noski"-ak ez dira edaten eta autobusak goizez eta arratsaldez irteten dira, ez bihar eta berandu. Sintaxia: Esaldiaren barruko hitzen ordenak buruhauste galantak ekartzen ditu. Euskaraz esaldia aditzaren inguruan antolatzen da. Baina; non kokatu aditza? Garai batean gramatikalariek esaten zuten esaldiaren amaierantz eraman behar zeta aditza. Gaur egun, berriz, aditza aurreratzeko joera dago, eta aditzaren inguruan esaldiaren gainerako

elementuak, hots, informazioa. Normalean, aditzaren aurrean informazio berria edo nabarmendu nahi duguna jarriko dugu. Gazteleraz oso normala da aditz batekin esaldia hastea; euskaraz, berriz, hankarik sartu nahi ez bada, ez da komenigarria aditz nagusi batekin hastea. Ñabardurak gorabehera, arau honen salbuespenak agintera eta BA-z hasten diren aditz trinkoak izan ohi dira. Hona hemen erdarakada klasiko batzuk: Zugatik idatzitako eskutitza irakurri dugu  (Norengatik / Nork bereiztu beharra



dago). a) Zugatik = Zure erruagatik. Norengatik? b) Zuk idatzitako eskutitza irakurri dugu (Nork idatzi du?) Ez dabil ondo erosi duzula telebista* / telebista erosi duzula*  Erosi duzun



telebista ez dabil ondo. 

Semea aita bezala da*  Semea aita bezalakoa da.



Zein astakiloa da!*  Zein astakiloa den!



Oraindik ez dakit joango banaiz*  Oraindik ez dakit joango naizen.



Ere bai esan du jende batzuk berdin jokatzen dutela* 



Esan ere egin du jendeak berdin jokatzen duela. a) Jendeak berdin jokatzen duela ere esan du. b) Horrez gain, jendeak / zenbaitek berdin jokatzen duela esan duo c) Aldaketarik jasan ezean datorren ostirala eskolan ospatuko den bilera eta gero aiten



elkarrizketa mantenduko da*

Aldaketarik izan ezean datorren ostiralean eskolan egingo den bileraren ostean / bilera amaitu eta gero gurasoen elkarrizketa izango da.

Aditza: Euskal aditzak ez gaitu ikaratu behar. Egia da euskarak bere-berean duen bereizgarrienetariko bat dela; egia da inguruko erdaretatik gehien aldentzen den ezaugarria dela, eta egia da itzulpenetan arazo galantak sortarazten dituela. Baina, lasai, dena kontrolpean dago. Maila honetan oso arau gutxi eta zehatzak hartu behar dira kontuan: 1. Hitz egitea "berba" egitea da. 2. Euskarak bi aditz mota baino ez ditu: - trinkoak (etorri, ibili, eroan...) - trinkoak ez direnak hots, beste guztiak: (hartu, igo, he/du...) (Aditz lokuzioak multzo honetakoak dira, azken batean, izen bat eta aditz trinko bat baino ez dira:

izena + izan/ukan -7 behar izan, bizi izan, espero izan, falta izan...)

3. Aditzak esaldian ager daitezkeen hiru galdera hauek aintzat hartzen ditu: nor/zer?, nori/zeri? eta nork/zerk? Eta horiek bakarrik hartuko ditu kontuan adizkiak osatzerakoan, nahiz eta kasu gutxi batzuetan horrelako galderarik agertu ez: eraso (Z -Ni-Nk); begiratu (N-Nk = zaindu; Z-Ni-Nk = so egin). 4. Erdarazko adizki batzuek ez dute itzulpen zuzenik eta, ondorioz, alferrik da baliokide bakarra bilatzen ibiltzea. Nahasmendurik handienak lehen aldian sortzen dira (hube venido, había tenido), eta test u inguruaren arabera itzulpen ezberdinak onartzen dituzte. 5. Orobat, euskarazko adizki batzuek itzulpen ugari onartzen dituzte: “zekarkeen 11 (pudo traer/o, había podido traer/o, podía traer/o, habría podio...). Nahasmendurik ohikoenak: 

Etxera joango garenean ikusiko dugu*  Etxera goazenean ikusiko dugu.



Ematen didazu sua?*  Surik emango didazu?



Ez baduzu jan nahi, ez jan*  Jan nahi ez baduzu, ez jan!



Hari hori ez zaio balio*  Hari horrek ez dio balio.



Ederto pasa gara*  Ederto pasa dugu.



Joaten ari da*  Badoa.



Arrautzak frijitzen dakizki*  Arrautzak frijitzen daki.



Ez ditut giltzarik ekarri*  Ez dut giltzarik ekarri.



Betaurrekoak apurtutak dauzkat*  Betaurrekoak apurtuta/apurturik dauzkat.



Haserretuta etorri dira*  Haserre etorri dira.

Izen sintagma: Deklinabidea da euskara inguruko hizkuntzetatik aldentzen duen beste ezaugarri bat, eta horregatik akatsak era askotakoak izan daitezke: 1. -K famatua [-ak, -ek, -(e)k]: Behar denetan ez jartzea eta behar ez denetan jartzea ez da loteria kontua. -K hori bakarrik erabiltzen da aditz trantsitibo (N-Nk: ukan, ekarri, jakin, hartu...) baten subjektua zein den bereizteko. Ez gara hasiko orain azaltzen zer den aditz trantsitiboa, ezta? Bestela esanda, zerbait ikasi, eraman, jaso, piztu edo egiten duenak beti eramango du -K hori: Hori ez du balio Horrek ez du balio Zenbat irauten du filma*?  Zenbat irauten du filmak? 2. Mugagabe noiz? Mugagabea ezin da norberak nahi duenean erabili. Beraz, °bakarrik erabiliko da baldin eta horretarako arrazoiren bat badago, bestelakoetan ez. Birpasa ditzagun oinarrizko arrazoi horiek: a) Zer, zein, zenbat galdetzaileekin: zein etxetan, zenbat liburu(k)... b) Asko, hainbat, zenbait eta horrelako indefinituekin: mutil askori ez zaizkie gustatzen hainbat neskaren ohiturak.

c) Zenbakiekin kontuz ibili behar da: ezezagunak direnean mugagabean deklinatu behar dira eta ezagunak edo jakinak direnean, mugatuan (singularrean edo pluralean). Hankarik ez sartzeko, oso komenigarria da zenbakiekin aditza pluralean jartzea, "bat" kasuan izan ezik, jakina: lau ogi erosi ditut *  (zuk eskatu tako) lau ogiak erosi ditut. d) Zenbait aditzek eta aditz lokuzioek mugagabea eskatzen dute berez edo egoera jakinetan: bihurtu, bilakatu, aukeratu, joan, su eman, hitz egin, bizi izan... (kontsultatu zerrenda gramatika edo hiztegiren batean). e) Zenbait esamoldetan mugagabea erabili beharra dago: izerditan egon, sutara bota, eguzkitara joan, ezkerretara jo... 3. -A edo -E amaieran duten hitzak kontuz deklinatu behar dira. Hitz horiek zeintzuk diren buruz ikasi beharra dago edo hiztegian kontsultatu, ez dago beste aukerarik: 

Bizkaian bizi naiz / Bizkaiko txakolina.



Donostian izan gara / Donostiako hiru damatxo.



Pertsonaia, aitzakia, balea.. .(berezko -a daramate).



Semeetatik semeetara I zein semeri eman diozu?



Neskaren asmoa /nesken interesak / hainbat neskaren iritzian. Honi lotuta bada beste arazo bat: -A (artikulua) behar ez denetan jartzea eta,

alderantziz, behar denetan ez jartzea: 

Zurito nahi dut*  zuritoa nahi dut



Artzaina joan da ≠:- artzain joan da

4. NOREN / NONGO: Erdarazko "de" preposizioa euskarara era askotan itzul daitekeenez, nahasmendu askoren sorburua da: nongo, n oren, nondik, noiztik, zerik, norengandik, -t(z)eko, 0... baina, NOREN eta NONGO galdetzaileak egoten dira, ezbairik gabe, oker askoren oinarrian. Askotan biak zuzenak izan ahal dira, baina esanahia ezberdina dutelarik. Bestela esanda, segun eta zer esan nahi dugun, bata edo bestea aukeratu beharra dago. Hona labur bildurik bien arteko aldea: a) NOREN eta NONGO-ren azpian erlatibozko esaldiak aurki daitezke: . - Kaleko giroa = kalean dagoen giroa - Aitaren etxea = aitak duen etxea b) NOREN galdetzaileak edukia eta jabegoa adierazten ditu eta, bere baitan, NORK galdetzailea eta UKAN aditza daramatza: -

Hirien izenak = hiriek dituzten izenak

c) NONGO galdetzailea toki eta denborarekin loturik dago eta, bere baitan, NON/NOIZ galdetzaileak eta IZAN/EGON aditzak daramatza: -

Bilboko lagunak = Bilbon bizi diren/dauden lagunak.

d) Askotan berdin da bata zein bestea erabiltzea:

-

Sestaoren arazoak = Sestaok dituen arazoak

-

Sestaoko arazoak = Sestaon diren arazoak.

Besteetan galdetzaile biak bereiztu beharra dago: -

Liburuaren argazkia (liburuari egindakoa) ≠ Liburuko argazkia (liburuan dagoena).

e) Azkenik, erdarazko "de" guztiak ez dira itzuli behar: -

Matematika liburua, kimika eskolak, patata tortilla... (baina... Zein liburu? -Matematikakoa, Zein eskolatan? -Kimikakoan).

Eta besterik... -

Igandea mendira joango gara* Igandean mendira joango gara.

-

Gela honek hiru metro neurtzen du*  Gela honek hiru metroko luzera du.

-

Zarata egin du*  Zarata atera du.

-

Laguntza luzatu zion*  Lagundu zion.

-

Egingo duela suposatzen dut*  Egingo duelakoan nago.

-

Emaitzak ezagutuko ditugu*  Emaitzak jakingo ditugu.

-

Ikuslegoaren erdiak alde egin zuen*  Ikusleen erdiek alde egin zuten.

-

Gaztelera ondo menperatzen dugu*  Gazteleraz ederto dakigu.

GALDERA SORTA Irakasle orok inoiz bere buruari egindako galdera sorta  Zergatik ez dute ulertuko hain argi dagoena?  Aurpegi hori duela, ulertuko ote dit?  Aditza! Non jarri du aditza?  Baina, nola izan daiteke hain burugogorra?  Ea zer egiten dudan gaurko eskolan.  Zer ote du buruan ikasle horrek?  Zenbat bider errepikatu beharko dut gauza bera?  Zilegi ote da ikasleekin ligatzea?  Baina, zer egin diet nik?  Non irakurri dut erantzun bera? .  Inoiz ikasiko ote du euskaraz?

Ikasle orok inoiz bere buruari egindako galdera sorta  Euskaldunek zergatik hitz egiten dute alderantziz?  Zer arraio dio irakasleak?

 Aditza! Non jarriko dut aditza?  Leloak garela uste du irakasleak?  Ea zer bururatuko zaion gaurkoan.  Irakasleak ba ote du buruan euskaraz besterik?  Dena dakigula uste du horrek?  Zergatik begiratzen dit horrela?  Begitan hartu ote nau?  Non ikusi dut galdera bera?  Inoiz ikasiko ote dut euskaraz?

BAI IKASI ERE!  Hitz ezezagun eta berrien zerrendak egin eta ikasten ditut?  Birpasatzen dut aurreko egunetan ikasitakoa?  Egunero gauza berriren bat ikasten saiatzen naiz?  Badut ordutegirik euskara ikasteko?  Eskolako ekintza eta elkarrizketetan parte hartzen dut?  Irakasleari galdetzen diot ulertzen ez dudana?  Ikaskideekin alderatzen ditut oharrak eta apunteak?  Ikusten dut ETB-1?  Entzuten ditut euskarazko irratiak (Erri-irratia, Euskadi Gaztea, Euskadi Irratia...)?  Euskarazko filmak ikusten ditut?  Euskal kantak ikasten ditut?  Euskarazko liburuak irakurtzen ditut?  Ba ote dut euskarazko aldizkari edo egunkari baten harpidetzarik? . Euskaldunekin euskaraz hitz egiten dut?  Solaskideari ulertu ezean, galdetu egiten diot errepika dezan?  Neure buruarekin euskaraz hitz egiten dut?  Oporraldiak herri euskaldunetan pasatzen ditut?  Euskaraz chateatzen dut?  Lagunei euskaraz idazten diet?  Lehengo hitza euskaraz esaten dut lagunak agurtzean? OHARRA: Zenbat eta "BAI" gehiago erantzun hainbat eta ikastun hobea izango zara.

HONDARREKO INSTRUKZIOAK Hitzak 

Ez erabili gehiegi hiztegia.



Ez ibili hitz guzti-guztiak ulertu nahian, erdaraz ere den-dena ez dugu ulertzen eta.



Saia zaitez hitzak testuinguruan kokatzen eta ulertzen.



Erreparatu hitzen arteko erlazioari: aurkakoak, sinonimoak, eratorriak, hitz bikoteak.



Hitzak multzoka ikasi: lanbideak, urtaroak, ekintzak, pertsonen ezaugarriak, tresnak...



Itxura bereko hitzak ikasi eta bereiztu.



Kategoria gramatikalaren araberako hitzak ikasi: aditzak, adjektiboak...



Hitz berriak lehendik ezagututakoekin erlazionatu.



Irudikatu hitzen esanahia.

Ikasketa 

Antolatu zure lana: ordutegi bat jarri eta erritmo eta jarraibidea eskatu zeure buruari (presarik ez, gelditu ere ez).



Eskolako lanez gain, egizu zerbait zeure aldetik.



Egindako okerren argibideaz galdetu.Ikasi egindako okerretatik.



Normalena da hasiera batean okerrak egitea; arraroena, berriz, lehenengoan ondo egitea.



Eraiki itzazu zeure gramatika eta esaldien "arauak".



Ikasi ikaskideetatik.



Aurkitu itzazu euskararen eta ezagutzen dituzun hizkuntzen arteko aldeak eta antzekotasunak.



Hitzez gain esamoldeei erreparatu, hitzez hitz oso gauza gutxi itzuli ahal baitira.

Entzutea 

Ikusi eta entzun euskal irrati eta telebistak.



Ikus itzazu euskarazko antzerkiak eta entzun iezaiezu ipuin kontalariei.



Imitatu solaskideari entzun diozuna: intonazioa, erritmoa, etenak, ahoskera...



Ikas itzazu euskal kantak.

Irakurtzea 

Irakurri euskarazko egunkari eta aldizkariak.



Beti ez dugu modu berean irakurri behar: batzuetan nahikoa da hariari jarraitzea, besteetan, berriz, ulermen sakonagoa behar izango duzu.



Ulermen sakona behar izanez gero, irakurri testuak behin baino gehiagotan hiztegietara jo aurretik.



Ez jo hiztegietara hitzen bat ulertzen ez duzun bakoitzean.



Testu eta pasarte batzuk buruz ikasi, egitura berriak sortzeko euskarri izan daitezke eta.



Egizu hausnarketa bat irakurriko duzunaz testua irakurri aurretik.

Idaztea 

Idatzitakoa eman lagun euskaldun bati zuzendu dezan.



Saiatu okerrak aurkitzen eta zuzentzen.



Saia zaitez idatzi duzuna beste modu batez adierazten eta aukeratu erarik egokiena.



Aztertu irakaslearen zuzenketak eta ulertu zergatik egin dituen.



Irakasleak egindako zuzenketarekin ados egon ezean, adieraz iezaiozu eta azalpenak eskatu.



Huts egite guztiek ez dute garrantzi bera.

Hitz egitea 

Hizkuntza erabiltzeko aukerak bilatu eta sortu.



Hobe da txarto esatea ezer ez esatea baino (geroago ikasiko duzu ondo esaten).



Esan dizutena ulertu ezean, eskatu berriro azaltzeko edo beste era batean esateko.



Ez badakizu zer esan, galde egin.



Huts eginda ere, segi hizketan.



Bilatu gauza bera esateko modu ezberdinak.



Ez egon zain dena zuzen esateko gai izan arte.

ONDO-SOLAS

Hogeita hamaika, hogeita hamabi urtetsu dira euskararen irakaskuntza plazara eta obratzeko ahaleginetan hiru maila, hiru irakasketa moeta, hiru titulu aipatzen zirela, Bilboko "Anaitasuna" agerkarian, hain zuzen. Inungo euskal aginterik gabe, eta besterik ezean, Euskaltzaindiak -hozta hozta bizirikbabestu behar zituen "A", "B" eta "D" mailako ikasketa haiek. "A"zelako, Euskal Filologia baten antzerakoa zitekeena ez zen inoiz burutu. "B" izenekoa, gutti edatua, halako "sakontze maila" bat gertatu zen. Ospe haundikoena eta zabalduena "D" mailako titulua izan zen. Euskal mintzaira, eskoletan orduz kanpo eta, orduko, elizpe, txoko, mendizale taldeetan gero eta maizago jalgitzen zen neurrian, "D" izaten zen irakasleei eskatzen zitzaien titulua. Guzti hau Españako Konstituziotik (1978an) sortutako Euskal Estatutupeko gobernua (1979-80an) gauzatu zen arte. Honen ondoren eta ondorioz, aipatu euskal gobernuak, "Eusko Jaurlaritzak" beste izenez, bere gain titulu haien izendapena, Nabarran, beranduago, bertako gobernuak egin zuen

bezala. IIB" sakontze mailako titulua, laster kendu zuten, "O" mailakoa, aldiz, EGA izenekoa bilakatu. EGA (Euskal Gaitasun Agiri) hortan, oinarrizko kontenitu kulturalak, euskal geografia, historia eta literatura, bazter uzten ziren, hizkuntzari buruzko azterkamoldeak zehatzago egin gogo zituzten (diktaketa, burutze proba, aukera anitzeko galderak, eskutitza, hitzak asmatu, hitzak aukeratu...). Horietako ariketa batzuk, Eusko Jaurlaritzaren bidez Bilbora etorritako ingeles batek ekarri zituen. Metodologia aldetik munta handikoena ez dakit, baina sonatuena, bederen, EGA aztertzaile bilkuramoduari zegokion, non-eta aipatu "adituak", munduko ofizio zaharrenean bezala, bilkura hasi aintzin ordulari-iratzargailu potente bat jartzen baitzuen mahain gainean, ororen begirada aluzinatuen aintzinean. Iparraldean eta Nabarran ez bezala, Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan, Estatutuaren Euskadi hortan, euskara, irakaskuntzatik batipat, sozializatu den neurrian, euskal hiztun, irakasle eta tituludun gehiago direlarik gogor eta zailduz joan dira, bai EGA azterketak, baita irakasleen erizpideak ere. Gauzak horrela, loria gaitezen testu honen plazaratzeaz eta autoreak erakutsi duen kalipuaz gidaliburu hau bururatzean. Helburua, euskara guti eta gaizki dakitenei EGArako bidea erraztea izan da, ustez-eta gidatzeko karnetetan bezala, egiazko Ikasketa, titulua eskuratu eta gero hasten dela.

Sinforino Barbarin eta Ana Isabel Larrabeiti

BALIABIDEAK

EUSKARA IKASTEKOAK ATXAGA, Bernardo; 1991: Behi euskaldun baten memoriak, Pamiela, Iruña. EPALZA, Aingeru; 1998: Ur uherrak, Pamiela, Iruña. MAUPASSANT, Guy de; 2000: Fantasiazko ipuinak, Ibaizabal. MITXELENA, Salbatore “lñurritza”; 1958: Unamuno ta Abendats, Graf. Darracq. MOKOROA, Justo M.; 1990: Ortik eta emendik. Repertorio de locuciones del habla popular vasca, (1 eta 11), Labayru / E.J. / Etor.

URRESTARAZU, A IIUmandill; 1955: Gramatica vasca, Itxaropena.

EGA PRESTATZEKOAK A.A.; 2002: EGA. 2001eko eta 2002ko azterketak, Eusko Jaurlaritza, Gasteiz. BOSTAK BAT TALDEA; 1996: Hiztegia hiru mila, euskara-gaztelania/gaztelania-euskara, Adorez. ELHUYAR K.E.; 2000: Elhuyar hiztegia: euskara-gaztelania/castellano vasco, Usurbil. OLAZAR, L. M.; 1983: E.G.A. titulurako ariketak (eta euskal esamoldeak). SARASOLA, Ibon; 1996: Euskal hiztegia, Kutxa, Donostia. URRUJULEGI, Jon, 1999: Sinonimoen kutxa: sinonimo eta antonimoen hiztegia, Elhuyar. ZUBIMENDI, J.R.; ESNAL, P.; 1993: Idazkera-liburua, Eusko Jaurlaritza, Gasteiz. ZUBIRI, l.; ZUBIRI, E.; 2000: Euskal gramatika osoa, Didaktiker, Bilbao.

AURKIBIDEA SARBIDEA EGA zer den Zertarako EGA? EGAren baliokideak Azterketaria Aztertzailea EGA azterketa Azterketaren zailtasunak EGA azterketaren atalak Azterketaren emaitzak Gora jotzea ERRAN DUT, ERRANEN ETA ERRANGO ATARIKO PROBA Nola erantzun ARAU OROKORRAK AHOZKO HIZKERA

2 3 3 4 4 5 5 6 7 7 8 9 15 16 16 19

LEXIKO MORFOSINTAXIA EUSKARA BATUA IRAKURMENA NOZIOAK KONTUAK ETA PASADIZOAK Ikastaldia hasi aurretik Ikastaldian Idatzizkoan Ahozkoan Eta gero...? AZTERKETA IDATZIA Entzutezko ulermena ADIBIDEAK Irakurriaren ulermena KONTUAN HARTZEKOAK ADIBIDEAK Idazlana KONTUAN HARTZEKOAK Esaldiak berridatzi KONTUAN HARTZEKOAK Sinonimoak KONTUAN HARTZEKOAK ...ETA ZER DIO MURPHYK? AHOZKO AZTERKETA KONTUAN HARTZEKOAK KOHIKO ARAZOAK IKASTEN IKASIZ Hitzak BERBAK BERBOAK Aditzen eskema Adibideak Indikatiboa: aditz lokuzioak Indikatiboa: ustea Baldintza ERREALA IRREALA Ahalera Subjuntiboa Aditz trinkoak Aditzak ikasteko moduak Idazlanak BELTZARENA ITZULTZAILEARENA Adibideak KONTUAN HARTZEKOAK Puntuazioa

19 20 21 22 23 25 25 26 27 28 30 31 31 31 33 34 35 38 38 40 40 44 44 47 50 50 51 53 53 53 56 56 57 57 57 57 57 58 58 58 58 59 60 61 62 64 64

Erdarakadak Lexikoa Sintaxia Aditza Izen sintagma Eta besterik Galdera sorta Bai ikasi ere! Hondarreko instrukzioak ONDO-SOLAS BALIABIDEAK

65 66 66 67 68 70 70 71 71 74 75

Tituluen sukarraldian bizi gara: zenbat titulu, hainbateko balioa. Baina, EGA lortu dutenek ba omen dute zenbait aje, hutsune eta gabezia: titulua lortu eta handik gutxira sakontze, bizkaiera eta birziklatzeko ikastaroak egin behar dituzte. Bietako bat edo tituluak erakusten duen maila ez da nahikoa edo EGA eskuratzeko prozesu osoa (euskararen irakaskuntza barne) txarto bideratuta dago. Liburuxka hau ez da euskara ikasteko metodoa eta, ondorioz, nahiz eta ikasleak handik eta hemendik zerbait aprobetxagarri aurkitu, ez du euskara ikasteko balio. Bai, ordea, azterketaren bide ezkutuak eta gorabeherak hobeto ezagutzeko. Lan hau euskara azterketariei begira dago: titulu bat lortu behar gorria dutenei, euskara ikasteari orduak, hilabeteak eta urteak eskaini dizkioten horiei, ezein titulu nahi ez, baina behar duten euskaldun zaharrei... Beti ere, kontuan izanik, titulua izan zein izan ez, nahi izanez gero euskaraz dakitenak baino ezin erabili lezakeela, ez dakitenak, ordea, nahita ere, inolaz ez.

View more...

Comments

Copyright ©2017 KUPDF Inc.
SUPPORT KUPDF