Euskara Eta Euskalkiak 2
January 23, 2022 | Author: Anonymous | Category: N/A
Short Description
Download Euskara Eta Euskalkiak 2...
Description
2. Hizkuntza Kultura Euskara Irakaskuntza Euskalkiak
Berba egingo dogu?
Mintzatuko gira?
Ing
od
eu
Ataza honetan, euskararen sorterriari buruzko teoriak ezagutuko ditugu, eta Koldo Zuazok egindako euskalkien mapa entzungo dugu eta horretarako:
Heldu euskarari!
Zela n?
Irakasle N
ol
a?
A. Euskararen sorterriari buruzko teoriak irakurri eta gero, iritzia emango dugu. B. Zuazori egindako elkarrizketa entzun eta gero galderak, erantzungo ditugu.
Era
bili
!!
EUSKARA ETA EUSKALKIAK
ATAZAK PROZEDURA: A ataza: Euskararen sorterria Atazaurrea: Hizkuntza hitzaren definizioa Binaka hutsuneetan falta den hitza zein izan daitekeen idatziko dute (3. or.). Zuzendu egingo dugu. Hitza hizkuntza da. Binaka, idatziz aurkitutako euskarazko lehenengo hiru hitzak zeintzuk izan ziren aukeratuko dute (3. or.). Bikote bakoitzak zeintzuk izan diren aukeratutako hitzak eta zergatik esango du. Testua ozenki irakurriko dugu zuzenketa egiteko.
Ataza: Euskararen sorterriari buruzko teoria ezberdinak ezagutu Lau talde egingo ditugu eta bakoitzari testu bana emango diogu (4., 5., 6. eta 7. orr.). Bakoitzak bere teoria irakurriko du eta galderak erantzungo ditu, gero teoria faltsu bat idatziko dute. Irakasleak 14. orrialdean duen teoria irakurriko du. Irakaslea taldez talde joango da, asmatzen duten teoria pixka bat zuzentzeko.
Feedbacka: Euskararen sorterriari buruzko koadroa osatu Talde bakoitzak bi teoriak kontatuko ditu (irakasleak ere berea) eta besteek zein den egia asmatu eta arrazoitu beharko dute. Benetako teoriak zeintzuk diren asmatu ondoren, fitxa banaka beteko dute entzundakoan oinarrituz (8. or.). Arbelean denon artean osatuko dugu koadroa. Galdetuko diegu ea ezagutzen zituzten teoriak eta zein iruditzen zaien fidagarriena, edo politagoa
Diskurtsoa eta gramatika: Erdarakadak zer diren irakurri eta gero, ariketa binaka egingo dute (9. or.). Beste erdarakadarik ezagutzen duten galdetuko diegu eta zerrendatuko ditugu. Zuzenketa orrian batzuk daude.
B ataza: Euskalkiak Atazaurrea: Araban bagare kanta ikasi Herrialde bakoitzeko euskalkiren hitzen bat ezagutzen duten galdetuko diegu. Araban bagare kantaren hitza irakurriko dute eta hitz bakoitza bere lekuan kokatuko dute (10. or.) Kanta entzungo dute ea ongi kokatu dituzten.
Ataza: Koldo Zuazoren elkarrizketa entzun eta galderak erantzun Koldo Zuazori egindako elkarrizketa entzungo dute ( DB. 5731 zbk.eskegita ere barne sareko biltegian). Galderak banaka erantzungo dituzte (11.or.).
Feedbacka: Koldo Zuazoren elkarrizketa berrentzun eta zuzenketa egin Berriro entzun eta zuzenketa egingo dute,
Diskurtsoa eta gramatika: Esaldiak euskara batuan idatzi Binaka, Zuazori egindako elkarrizketatik aukeratutako pasarteak euskara batuan idazten saiatuko dira (12. or.). Denon artean zuzenduko dugu (Nahi izanez gero, 18. orrialdean, Euskaltzaindiak euskalkien erabilerari buruz emandako arauak dituzu).
Atazaostea: Gure euskalkiak ezagutu Diskurtsoa eta gramatika atalean egindako ariketaren hitzak bakoitza bizi den lekuko euskalkian eman. Horretarako inguruneko euskaldun zaharren laguntza eskatu beharko dute. Egin eta gero, eskolara eramango dute eta bakoitzak lortutakoa komentatuko du.
Barne sareko biltegian, gai honi buruzko material gehiago eskegi dugu.
2
EUSKARAZ
NOIZTIK?
Zein da hutsuneetan falta den hitza? Behean daudenen artean bat aukeratu eta kontuan izan hitz hutsune guztietan bera dela. • ...................................... pentsamenduaren euskarria da. • Izendatzen ez den errealitatea, izenik ez duena, ez da existitzen. Euskarazko esaerak: «Izenak, izana», «Izena duen guztia omen da» • Harro egoteko moduko ................................... dugu, ez hobea ez txarragoa: geurea. • ..........................................k identifikatzen gaitu. GIZARTEA, IZAERA, HIZKUNTZA, SEXUA, EUSKARA
Euskaraz idatzitako lehenengo hitzak Akitania eta Pirinio inguruetan aurkitutako erromatarren garaikoak dira (I. mendean). Irakurri hauek ea asmatzen dituzun zeintzuk izan ziren aurkitutako lehengo hiruak. SEMEA SUA ALABA HERRIA
AMA ETXEA TELEFONOA GOSEA
ANDEREÑO TXAKURRA ESKUA ANAIA
GIZON AITA LAGUNA POLITA
Zeintzuk izan ziren aurkitutako lehenengo hiru hitzak eta zergatik? ................................................................................................... ................................................................................................... ................................................................................................... ................................................................................................... ................................................................................................... ................................................................................................... ................................................................................................... ................................................................................................... Irakurri hau eta zuk aukeratutako hitza egokiak zen ala ez jakingo duzu. Eta euskara noiztik? Euskararen antzinatasuna neurtzea oso zaila da. Hala ere, antropologo, historialari eta hizkuntzalari gehienen ustez, Neolito Aroan bilatu behar dira sustraiak, orain dela 5.000 edo 10.000 urte, ez baitirudi hizkuntza hau inondik etorria edo ekarria izan denik. Euskaraz idatzitako lehenengo hitzak Akitania eta Pirinio inguruetan aurkitutako erromatarren garaiko hilarrietakoak ditugu (I. mendea): sembe > seme, anderexo > andereño, cison > gizon,... Gaur egun ezagutzen dugun euskara ez da antzinako bera. Horregatik, protoeuskara hitza sortu da, antzinako euskara hura izendatzeko.Orain arte euskaraz idatzita aurkitu diren esaldirik zaharrenak Donemiliagako Glosak dira.Glosak, latinezko testuak ulertzeko monje kopistek idazten zituzten oharrak dira. Glosa horiek X. mendeko eskuizkribu batean aurkitu ziren Donemiliagako Monasterioan (Errioxa). Euskaraz idatzitako bi glosak 'guec ajutuezdugu' (ez dugu laguntzarik) eta 'jzioqui dugu' (piztu dugu) dira.
3
NONDIK
DATOR EUSKARA?
Erantzunik gabeko igarkizun linguistiko eta historiko bat da. Euskara, euskaldunen hizkuntza, sailkaezina da, bere sustraiak ezezagunak dira, ez dago hizkuntza hau barne hartzen duen talde semantikorik, ez dago ezaugarri komunak dituen beste hizkuntzarik. Euskaldun guztion ondarea da, baita gure ezaugarririk nabarmenena ere. Altxor bat. Hizkuntzalarien iritziz, euskara ez dago ahaideturik beste inongo hizkuntzarekin, ez gaur egungoekin, ezta historikoekin ere. XVI. mendeaz geroztik, galdera asko egin izan dira bere jatorri geografikoari eta genetikoari buruz, eta erantzunak ere ugariak izan dira. Jatorri indoeuroparra ez duen hizkuntza da euskara. Teoria irakurri, galderak erantzun eta gero zure ikaskideei azaldu eta bere azalpenak entzun, denon artean koadroa osatzeko. MEDITERRANEOKO HIZKUNTZA AURREINDOEUROPARRAK
Euskararen jatorria hizkuntza aurreindoeuroparren artean kokatu zuen teoria 1920 eta 1950 urte inguruan plazaratu zen, Europako zenbait toponimo aztertu eta horietako askoren atzean euskal erroa ezkutatzen zela jakin zutenean. Hizkuntza aurreindoeuroparrek erro berbera zutela dioen ideian oinarritua dago teoria hori, eta euskara, berriz, Mediterraneo arroko hizkuntza batzuen artetik bizirik iraun duen azkena litzateke. Teoria hau Francesco Ribezzo hizkuntzalariari zor zaio. Greziako testu klasikoetako toponimoak eta antroponimoak aztertu ondoren, zenbait antzekotasun aurkitu zituen hizkuntza aurreindoeuroparrekin. Hortik abiatuta bere teoria garatu zuen. Bere iritziz, hizkuntza indoeuroparrak baino lehen, bazegoen hizkuntza nagusi bat, eta hizkuntza nagusi horretatik beste batzuk sortu ziren. Euskara litzateke horietako bat. Nolanahi ere, egia izan arren euskararen eta Mediterraneoko hizkuntzen artean antzekotasunak badirela, hurbiltasun geografikoak ahalbidetzen dituen antzekotasun xumeak baino ez dira.
Idatzi ulertu ez dituzun hitzak eta hiztegian esanahiak bilatu ................................................................................................................................................................... ................................................................................................................................................................ ............................................................................................................................................................. ........................................................................................................................................................... ............................................................................................................................................................
Erantzun itzazu galdera hauek 1. Nori zor zaio teoria hau? ......................................................................................................................................................................................
2. Zeintzuk antzekotasun aurkitu zituzten ikertzaileek? ...................................................................................................................................................................................... ......................................................................................................................................................................................
3. Zer aztertzen ari ziren antzekotasunak topatu zituztenean? ...................................................................................................................................................................................... ...................................................................................................................................................................................... ......................................................................................................................................................................................
4. Badakizu zer den toponimo bat? Definitu. .................. ................................................................................................................................................................... ......................................................................................................................................................................................
5. Eta antroponimo bat? ...................................................................................................................................................................................... ...................................................................................................................................................................................... .
4
NONDIK
DATOR EUSKARA?
Erantzunik gabeko igarkizun linguistiko eta historiko bat da. Euskara, euskaldunen hizkuntza, sailkaezina da, bere sustraiak ezezagunak dira, ez dago hizkuntza hau barne hartzen duen talde semantikorik, ez dago ezaugarri komunak dituen beste hizkuntzarik. Euskaldun guztion ondarea da, baita gure ezaugarririk nabarmenena ere. Altxor bat. Hizkuntzalarien iritziz, euskara ez dago ahaideturik beste inongo hizkuntzarekin, ez gaur egungoekin, ezta historikoekin ere. XVI. mendeaz geroztik, galdera asko egin izan dira bere jatorri geografikoari eta genetikoari buruz, eta erantzunak ere ugariak izan dira. Jatorri indoeuroparra ez duen hizkuntza da euskara. Teoria irakurri, galderak erantzun eta gero zure ikaskideei azaldu eta bere azalpenak entzun, denon artean koadroa osatzeko.
HIZKUNTZA AFRIKARRAK Zenbait ikerlarik ikusi zuten Afrikako hizkuntza batzuek nolabaiteko harremana zutela euskararekin, eta horrek bultzaturik, gako berrien bila ekin zioten lanari. Euskal-afrikar teoriaren aldeko diren hizkuntzalarien artean Schuchardt eta Mukarovsky aurkitzen ditugu. Mukarovskyren ustez, euskara hizkuntza berbereetatik zetorren. Bere abiapuntua bi hizkuntza horien artean antzekotasun fonologikoak aurkitzea izan zen, hau da, bi hizkuntza horiek soinu berberak zeuzkatela ikustea. Inork ez du ukatzen berber hizkuntzaren eta euskararen artean antzekotasun lexikoak daudenik, baina ez dira aski bi horien jatorria bera izan zela frogatzeko, zeren ez baitute antzeko sintaxirik, morfologiarik edota gramatikarik. Filologo historikoek diotenaren arabera, jatorri kamitikoa zuten herri nomadak Euskal Herrian kokatu izanak azalduko lituzke antzekotasun horiek, eta horiek bertan egon izanaren froga gisa zenbait hitz geratu zaizkigu gure hiztegian. Era berean azalduko litzateke euskaraz hitz berbereak, guantxeak, somalierazkoak, etiopierazkoak edo antzinako egiptoerazkoak agertzea.
Idatzi ulertu ez dituzun hitzak eta bilatu hiztegian esanahiak ............................................................................................................................................................ .......................................................................................................................................................... ....................................................................................................................................................... .................................................................................................................................................... .................................................................................................................................................. .....................................................................................................................................................
Erantzun itzazu galdera hauek 1. Nori zor zaio teoria hau? ......................................................................................................................................................................................
2. Zeintzuk antzekotasun aurkitu zituzten ikertzaileek? ...................................................................................................................................................................................... ...................................................................................................................................................................................... ......................................................................................................................................................................................
3. Zehazki zein herrirekin lotzen zuten? ...................................................................................................................................................................................... ...................................................................................................................................................................................... ......................................................................................................................................................................................
4. Badakizu zer den jatorri kamitikoa? Definitu. .................. ................................................................................................................................................................... ...................................................................................................................................................................................... ......................................................................................................................................................................................
5
NONDIK
DATOR EUSKARA?
Erantzunik gabeko igarkizun linguistiko eta historiko bat da. Euskara, euskaldunen hizkuntza, sailkaezina da, bere sustraiak ezezagunak dira, ez dago hizkuntza hau barne hartzen duen talde semantikorik, ez dago ezaugarri komunak dituen beste hizkuntzarik. Euskaldun guztion ondarea da, baita gure ezaugarririk nabarmenena ere. Altxor bat. Hizkuntzalarien iritziz, euskara ez dago ahaideturik beste inongo hizkuntzarekin, ez gaur egungoekin, ezta historikoekin ere. XVI. mendeaz geroztik, galdera asko egin izan dira bere jatorri geografikoari eta genetikoari buruz, eta erantzunak ere ugariak izan dira. Jatorri indoeuroparra ez duen hizkuntza da euskara. Teoria irakurri, galderak erantzun eta gero zure ikaskideei azaldu eta bere azalpenak entzun, denon artean koadroa osatzeko.
KAUKASOKO
HIZKUNTZAK
Euskararen jatorri kaukasikoaren defendatzaile porrokatuenak errusiarrak eta georgiarrak izan ziren, baina ez ziren bakarrak izan. Beste herrialde batzuetako hizkuntzalariek ere teoria horren alde egin zuten. Horien artetik, Garibaik adierazi zuen hizkuntza kaukasikoen eta euskararen artean zenbait antzekotasun zeudela toponimia mailan, esate baterako: Aralar/Ararat. Beste batzuek, berriz, hala nola Boudak, Vogtek eta Klimovek, hainbat antzekotasun aurkitu zituzten lexikoan. Bestalde, Koldo Mitxelenak adierazi zuen ez zegoela inolako antzekotasunik, lexikoari zegokionez bederen. Horren ondorioz, teoria kaukasikoa defendatzen zutenek euren hipotesia frogatu beharra izan zuten, morfologia aztertuz. René Lafon hizkuntzalariak 35 korrespondentzia aurkitu zituen euskararen eta hizkuntza kaukasikoen artean, eta horrek esan nahi zuen egitura bera zutela. Koldo Mitxelenak, berriro ere, antzekotasun guztiak ukatu zituen, eta esan zuen Kaukason 30-40 hizkuntza desberdin daudela, bi multzotan banatuak: hegoaldekoak eta iparraldekoak. Bi multzo horiek, aldi berean, azpimultzotan banatzen dira: ekialdeko, erdialdeko eta mendebaldeko hizkuntzak. Labur esateko, hainbat eta hainbat hitz daude Kaukasoko hizkuntza guztietan, eta nekez baiezta liteke antzekotasunik dagoenik berrogei hizkuntzek osatutako multzo baten eta euskararen artean. Nolanahi ere, zenbait azterketa egin ondoren, Mitxelenak egiaztatu ahal izan zuen bazegoela antzekotasunik horien artean, esate baterako, kasu ergatiboaren (nork) erabileran, aditzen pertsonaren pluraltasunean eta nekazaritza eta abeltzaintza inguruko zenbait hitzetan. Arrazoi horrengatik euskara hizkuntza kaukasikoekin ahaidetu ohi da, eta bereziki georgierarekin, harekin baititu antzekotasun sintaktiko, morfologiko eta gramatikal handienak.
Idatzi ulertu ez dituzun hitzak eta bilatu hiztegian esanahiak ....................................................................................................................................................................... .................................................................................................................................................................... ..................................................................................................................................................................
Erantzun itzazu galdera hauek 1.Nork defendatu du teoria hau ....................................................................................................................................................................
2. Zeintzuk antzekotasun sumatzen zituzten? ...................................................................................................................................................................................... ...................................................................................................................................................................................... ......................................................................................................................................................................................
3. Zer zioen Mitxelenak? ....................................................................................................................................................................................... ....................................................................................................................................................................................... ......................................................................................................................................................................................
4. Zein hizkuntzarekin ahaidetu ohi da euskara teoria honen arabera? .................. ....................................................................................................................................................................
6
NONDIK
DATOR EUSKARA?
Erantzunik gabeko igarkizun linguistiko eta historiko bat da. Euskara, euskaldunen hizkuntza, sailkaezina da, bere sustraiak ezezagunak dira, ez dago hizkuntza hau barne hartzen duen talde semantikorik, ez dago ezaugarri komunak dituen beste hizkuntzarik. Euskaldun guztion ondarea da, baita gure ezaugarririk nabarmenena ere. Altxor bat. Hizkuntzalarien iritziz, euskara ez dago ahaideturik beste inongo hizkuntzarekin, ez gaur egungoekin, ezta historikoekin ere. XVI. mendeaz geroztik, galdera asko egin izan dira bere jatorri geografikoari eta genetikoari buruz, eta erantzunak ere ugariak izan dira. Jatorri indoeuroparra ez duen hizkuntza da euskara. Teoria irakurri, galderak erantzun eta gero zure ikaskideei azaldu eta bere azalpenak entzun, denon artean koadroa osatzeko.
EUSKAL-IBERIAR
TEORIA
Euskal-iberiar teoriaren arabera, euskara dugu Iberiar Penintsulan mintzatzen ziren hizkuntzek utzi duten aztarna bakarra. Hipotesi horren arabera, euskara eta iberiarra hizkuntza bera izango lirateke. Teoria horren bultzatzailea Lucio Marino Siculo izan genuen. Beraren atzetik, hainbat hizkuntzalarik eta idazlek euskal-iberiar teoria onartu zuten: Garibai, Poza, Oihenart, Astarloa, Larramendi, Humboldt, Schuchardt,... Humboldt hizkuntzalaria euskaraz baliatu zen Hispaniako toponimia klasikoa azaltzeko. Iberiar inskripzioak itzultzeko ere euskara erabili zuen. Nahiz hasieran bazirudien teoria horren oinarria baliagarria zela, hitz iberiarren eta euskal hitzen artean antzekotasuna duten kasuak aztertu ondoren, ikusi zen ezin zitekeela ahaidetasun genetikoa behar bezala justifikatu, hau da, Hispaniako toponimiaren jatorria ezin zitekeela euskararen bitartez azaldu.
Idatzi ulertu ez dituzun hitzak eta bilatu hiztegian esanahiak ............................................................................................................................................................ .......................................................................................................................................................... ....................................................................................................................................................... .................................................................................................................................................... .................................................................................................................................................. .....................................................................................................................................................
Erantzun itzazu galdera hauek 1. Nork bultzatu zuen? ......................................................................................................................................................................................
2. Nortzuek onartu zuten teoria hau? ...................................................................................................................................................................................... ...................................................................................................................................................................................... ......................................................................................................................................................................................
3. Zer egin zuen Humboldt hizkuntzalariak? ...................................................................................................................................................................................... ...................................................................................................................................................................................... .............................................................................................................................................................
4. Zer ezin izan zuten behar bezala justifikatu teoria honekin? .................. ................................................................................................................................................................... ...................................................................................................................................................................................... ......................................................................................................................................................................................
7
NONDIK
DATOR EUSKARA?
Entzun dituzu dauden bost teoria, ea orain fitxa hau betetzen duzun entzundakoan oinarrituz.
TEORIAREN
IZENA
NORK
BULTZATU
ZERTAN
DATZA
1
............................. .............................
............................. .............................
............................................................... ............................................................... ............................................................... ...............................................................
2
............................. .............................
............................. .............................
............................................................... ............................................................... ............................................................... ...............................................................
3
............................. .............................
............................. .............................
............................................................... ............................................................... ............................................................... ...............................................................
4
............................. .............................
............................. .............................
............................................................... ............................................................... ............................................................... ...............................................................
5
............................. .............................
............................. .............................
............................................................... ............................................................... ............................................................... ...............................................................
Idatzi hemen ikasi dituzun hitzak eta bakoitzaren definizioa edo sinonimo bat
8
ERDARAKADAK Erdarakada euskaraz mintzatzerakoan beste hizkuntza bateko esaldiak hitzez hitz itzultzerakoan egiten den akatsa da. Euskarazko barbarismoa da erdarakada. Beste edozein hizkuntzarekin gertatu daitekeen arren, ohikoena euskararekiko gertutasuna duten hizkuntzekin gertatzea da, Hego Euskal Herrian gaztelaniarekin eta Ipar Euskal Herrian frantsesarekin.
Mikel dago?
Ez naiz ikusten lan horretan
Aitonen etxera joan da Hau non uzten dut? Noski baietz! Nirea zurea baino hobeagoa da
Ideia on bat izan duzu Goazen?
Idatz itzazu goiko esaldiak zuzen: Ez naiz ikusten lan horretan. .................................................................................................................................... Mikel dago? .................................................................................................................................... Hau non uzten dut? .................................................................................................................................... Nirea zurea baino hobeagoa da. .................................................................................................................................................................................... Aitonen etxera joan da .................................................................................................................................................................................... Ideia on bat izan duzu. .................................................................................................................... Noski baietz! ....................................................................................................................
Goazen? ....................................................................................................................
9
ARABAN
BAGARE
Idatzi hitz bakoitza bere lekuan
Araban ........................... Gipuzkun ....................... Xiberun............................ Ta Bizkaian ..................... Baita ere, Lapurdi ta Nafarran.
bagare
Guziok gara eskualdun guziok anaiak...................... Nahiz eta hitz ezberdinez Bat bera dugu .......................
bagire gara osatzen
Bagare, .......................... ...................., bagara euskera askatzeko oraintxe dugu aukera
hondatzen bagara
Araban bagare...
askatzeko
Herri bat dugu .............................. eta gure zabarkeriz ez daigun utzi
bagera aukera hizkera
.............., bagera, bagire, ................. Euskadi ................. oraintxe dugu ........................
10
SEI
EUSKALKI
Zuazori egindako elkarrizketa arretaz entzun duzu? Orain ikusiko dugu. Erantzun itzazu ondoko galderak.
1
Koldo Zuazok euskalkien mapa berria egin baino lehen, zein zen erabiltzen genuena?
A
IX. mendean Napoleon Bonapartek egindako euskalkien mapa.
B
XIX. mendean Lucianne Bonapartek egindako euskalkien mapa.
C
IX. mendean Luis Lucianne Bonapartek egindako euskalkien mapa.
2 3
Ipar Euskal Herriari dagokionez: A
Lapurdin eta Nafarroa Beherean Bonapartek hiru euskalki berezi zituen, Zuazok, berriz, azpieuskalki bakarra berezi egin du.
B
Lapurdin eta Nafarroa Beherean Bonapartek hiru euskalki berezi zituen, Zuazok hiru azpieuskalki berezi ditu aldeak nabaritu arren.
C
Sekulako aldeak nabaritzen badira ere, Lapurdi eta Nafarroa Beherean Bonapartek euskalki bakarri izendatu zuen eta Zuazok berriz hiru.
Zuazok: A
Sei euskalki aipatzen ditu guztira, Bonapartek finkatutako zortziren ordez. Gainera hauek izendatzerakoan zatiketa administratiboa alde batera utzi du.
B
Sei euskalki aipatzen ditu guztira, Bonapartek finkatutako zazpiren ordez. Gainera hauek izendatzerakoan zatiketa administratiboa alde batera utzi du.
C
Sei euskalki aipatzen ditu guztira, Bonapartek finkatutako zortziren ordez, zatiketa administratiboa beti ere kontuan harturik.
4
Zuazok erdialdekoa deiturikoa: A
Gipuzkoako euskara da, baina batuaren eraginez eta bere prestigioa dela-eta Nafarroara zabaldu dena.
B
Bonapartek gipuzkera deitu zuen, baina batuaren eraginez Euskal Herriko erdialde osora zabaldu dena da.
C Gipuzkoan kokatzen da, baina batuaren eraginez eta bere prestigioa dela-eta Nafarroa Beherera zabaldu dena da.
5
Zuazo harritu zuena: A
Burundan kokaturik dagoen Urdiain herrian auzo batetik bestera euskaraz sumatzen diren desberdintasunak.
B
Nafarroako Burundako sei herrietan, kilometro gutxitan euskaraz sumatzen diren desberdintasunak.
C Bakaiku eta Etxarri Aranatzen arteko desberdintasunak hizkuntzan.
6
Zeraingo euskara... A
Azpieuskalkiak zehazten hasita erdialdekoa da.
B
Bizkaitarren euskararen adibide bat da.
C
Erdialdeko euskararen adibide bat da. 11
EUSKARA BATUAN IDATZI Zuazori egindako elkarrizketan euskalkiz hainbat esaldi entzuteko parada izan duzu. Hemen dituzu batzuk. Irakurri arretaz eta saiatu euskara batuan idazten.
1
Baie ointxe be igual zortzi urte ez dugula hilten, emotiuzten pena bat!, begik itxite joaten nintzen odola hartzera, ba bueno gaubian be ba amesetan egiten nuen haisegaz...
................................................................................................................................................................................ ................................................................................................................................................................................ ................................................................................................................................................................................ ................................................................................................................................................................................ ................................................................................................................................................................................ ................................................................................................................................................................................ ................................................................................................................................................................................ ................................................................................................................................................................................ ................................................................................................................................................................................ ................................................................................................................................................................................
2
Bueno egun normal baten goizin jaiki eta etxie lelengo pixka bat apur bat garbitu eta bai? Eta gero gizonai lagunketan kortan,..., bueno ba nik apur bat pentsu ematen lagundu beheko txa halei eta holan.
................................................................................................................................................................................ ................................................................................................................................................................................ ................................................................................................................................................................................ ................................................................................................................................................................................ ................................................................................................................................................................................ ................................................................................................................................................................................ ................................................................................................................................................................................ ................................................................................................................................................................................ ................................................................................................................................................................................ ................................................................................................................................................................................
3
Eta hola eta bo moldatzen gira, horra disponible egoiten naiz.
4
Baina eskolea baino gauza zailagoa doktriña izan gendun ikasteko...
5
Festak herrikoendako duke toke berezie loke pasa ke kanpotarrendako pues ez horrengaitik pues berezi-bereziak guk, nik pentsatzen diet, ez daukagula kanpotarrendako, herrikoendako bai.
................................................................................................................................................................................ ................................................................................................................................................................................ ................................................................................................................................................................................ ................................................................................................................................................................................ ................................................................................................................................................................................
................................................................................................................................................................................ ................................................................................................................................................................................ ................................................................................................................................................................................ ................................................................................................................................................................................ ................................................................................................................................................................................
................................................................................................................................................................................ ................................................................................................................................................................................ ................................................................................................................................................................................ ................................................................................................................................................................................ ................................................................................................................................................................................
12
ZUZENKETA ORRIA NON
JAIO ZEN EUSKARA?
(IRAKASLEARENTZAT)
BERTOKO jatorriaren teoria Besteak beste, Joxe Migel Barandiaran (12) arkeologo eta etnologoaren ikerketetan oinarritua dago. Euskal gizona, euskal etnia ez "dator" inondik-"Gu ez gara inongo" esaten zuen berak-; aitzitik, berton eratu da, berton sortu zen duela bost mila urte gutxienez, Cro-Magnon gizakitik "gaurko" euskal gizakia mendez mende bilakatuz. Urtiagan (Gipuzkoa) aurkituriko burezurra ezari-ezarian gertaturiko bilakaera baten katenbegia izan liteke (13): Kristo aurreko 9000. urtekoa izanik, garezurrak Cro-Magnon eta euskaldunen, bi prototipoen ezaugarriak nabari ditu. Eta horrek berton garatu den bilakaera bat dela erakusten du.
ERDARAKADAK Ez naiz ikusten lan horretan. Ez dut neure burua ikusten lan horretan. Mikel dago? Mikel hor al dago? Hau non uzten dut? Non utziko dut hau? Nirea zurea baino hobeagoa da. Nirea zurea baino hobea da Aitonen etxera joan da. Aitona-amonen etxera joan gara. Ideia on bat izan duzu. Ideia ona izan duzu. Noski baietz! Jakina!, Bai horixe! Goazen? Joango gara? Goazen! Erdarakada gehiago: Akastuna
Egokia
Noski hitza behar ez denean erabiltzea: *Noski baietz!
Bai horixe! Jakina!
Harridurazko esaldiak: *Zein polita da!
Zein polita den!
Galdegaiaren erabilera okerra: *Koldo dago?
Koldo hor al dago?
Izen zenbakarriak eta izen zenbakaitzak: *Hotz asko egiten zuen.
Hotz handia egiten zuen.
Generoa erabiltzea euskaraz: *Aitonen etxera joan da
Aitona-amonen etxera joan da
Izenordain indartuak: *Ni pertsonalki joanen naiz.
Ni neu joanen naiz.
Izenordain zehaztugabeak: Nor etorri da? *Inor.
Nor etorri da? Inor ez.
Bihurkari gaiztoak: *Ez naiz ikusten lan horretan
Ez dut neure burua ikusten lan horretan
Elkarkari gaiztoak: *Elkar bazkaldu dugu
Elkarrekin bazkaldu dugu
13
ZUZENKETA ORRIA Akastuna
Egokia
Artikulurik ez erabiltzea: *Lizarrako udal
Lizarrako udala
Bera eta berdina nahastea: *Irakasle berdina dute.
Irakasle bera dute.
Artikuluaren ordez bat zenbatzailea erabiltzea: *Ideia on bat izan duzu.
Ideia ona izan duzu.
-ko atzizkiaren ordez -tako erabiltzea: *Zazpi kilotako legatza
Zazpi kiloko legatza.
Kiroletako emaitzak: *Lau-hiru galdu zuten
Lau eta hiru galdu zuten
Beste bat erabili ordez berri bat erabiltzea: *Lagun berri bat dator.
Beste lagun bat dator
Kokagune desegokia: *Nazional hizkuntza
Hizkuntza nazionala/ Nazio hizkuntza (izen gehi izen).
Hoberen ordez hobeago erabiltzea: *Nirea zurea baino hobeagoa da.
Nirea zurea baino hobea da.
Aditz-partizipioa aditzondo gisa erabiltzea: *Ateak itxitak daude.
Ateak itxita daude.
Gerundioaren erabilera: *Hitz egiten irabazi zuen.
Hitz eginez irabazi zuen.
Aspektuaren erabilera: *Orain zer egiten duzu?
Orain zer egiten ari zara?
A itsatsia ez errespetatzea: *Gauz bat.
Gauza bat.
Mugagabea erabili ordez mugatua erabiltzea: *Zein etxean egon zara?.
Zein etxetan egon zara?
Ergatiboa: *Ni hori irakurri dut.
Nik hori irakurri dut.
-arte eta -raino nahastea: *Etxerarte lagunduko dizut
*Etxeraino lagunduko dizut
Partitiboa: *Ez dut astia.
Ez dut astirik.
Gehiago: Helbide hauetan:
http://euskaljakintza.blogsome.com/ahozko-erderakadak/ Lankide:TXiKi/Ohiko akats eta erdarakadak - Wikipedia ...
14
ZUZENKETA ORRIA
ARABAN
BAGARE
Araban bagare Gipuzkun bagera Xiberun bagire Ta Bizkaian bagara Baita ere, Lapurdi ta Nafarran.
Araban bagare Gipuzkun bagera Xiberun bagire Ta Bizkaian bagara Baita ere, Lapurdi ta Nafarran.
Guziok gara eskualdun guziok anaiak gara Nahiz eta hitz ezberdinez Bat bera dugu hizkera.
Herri bat dugu osatzen eta gure zabarkeriz ez daigun utzi hondatzen.
Bagare, bagera Bagire, bagara euskera askatzeko oraintxe dugu aukera
Bagare, bagera, bagire, bagara Euskadi askatzeko oraintxe dugu aukera.
SEI
EUSKALKI
1. C; 2. B; 3. A; 4. B; 5. B; 6. C
EUSKARA BATUAN IDATZI 1. Baina orain agian zortzi urte ez dugula hiltzen, ematen zidan pena bat!, begiak itxita joaten nintzen odola hartzera, ba beno gauean ere amets egiten nuen harekin 2. Beno, egun arrunt batean goizean jaiki eta etxea pixka bat, apur bat garbitu eta bai? Eta gero gizonari kortan laguntzea,..., nik laguntzen dut pixka bat pentsua ematen beheko txahalei eta hola.. 3. Eta hola eta beno moldatzen gara, horretarako prest egoten naiz. 4. Baina eskola baino zailagoa dotrina izan genuen ikasteko, 5. Jaiek herrikoentzat dute toke berezi bat, kontua da kanpotarrentzat ezetz, horregatik berezi-bereziak guk, nik pentsatzen dut, ez dauzkagula kanpotarrentzat, herrikoentzat bai.
15
BIDEO 1.
PASARTEAK ETA ENTZUNGAIAK
ENTZUNGAIA
:
EUSKALKIEN MAPA (IKASBIL 5731 ETA BARNE SAREKO BILTEGIAN)
Iraupena: 7’:37’’ Euskalkiak Koldo Zuazo - Koldo Zuazok orain euskalkien mapa berriak argitaratu du eta Durangoko azokan salgai izango dena, orain arte euskalkiez genuen mapa bakarra Luis Lucian Bonapartek IX. mendearen erdialdean egindakoa zen. Zuazok egin dizkion aldaketak jorratuko ditugu hurrengo minutuetan eta bide batez euskalkiei, euskara hitz egiteko era desberdinei buruz jardungo gara. - Zuazok berak esana da Bonaparteren mapa beti izango dela baliagarri hemeretzigarren mendeko euskararen egoera erakusten duelako. Hori onartuta ordea, hizkuntzalari eibartarrak mapa hura aldatu, eguneratu beharra ikusi zuen orain 15 urte euskalkiak aztertzen hasi zenean, hauek dira premia horren arrazoiak: - Bata da gehienbat Nafarroan euskalkiaren eremua galdu egin dela, orduan euskara bai bera zabaldu egin da azken urteotan, azken 40 urteotan, bada, euskara Nafarroa osora, Euskal Herri osora hedatu da, baina euskalkiaren eremua txikitu egin da.Gehienbat Iruñea inguruan eta leku askotan guztiz galduta dago eta Bonaparteren garaian ostean, bada, egiten zen euskara hor. Hori bat, eta gero beste alde batetik nik ikusten dut asko berdindu egin dela euskara esate baterako oso adibide ona da Ipar Euskal Herrian Bonapartek, Lapurdin eta Nafarroa Beherean bi herrialde horietan hiru euskalki berezi zituen eta nik ere ikusten ditut aldeak, baina ez zait iruditzen euskalki hitza erabiltzeko hainbestekoak direnik, eta orduan nik hiru azpieuskalki egin ditut hor. - Egoera berri horrek eraginda Zuazok sei euskalki aipatzen ditu guztira, Bonapartek finkatutako zortziren ordez. Gainera hauek izendatzerakoan zatiketa administratiboa alde batera utzi du. - Bizkaiera hor bakarrik izena aldatu dut, nik Mendebaldekoa deitu diot, baina bestela berdina da. Eremua eta hori berdina da, gipuzkera berak deitzen zuena, nik Erdialdekoa deitzen diot eta eremu zabalago bat egiten da, Gipuzkoako euskara hori euskara batuaren eraginez eta bere prestigioa delaeta Nafarroara zabaldu da, eta Erdialdekoa deitu diot horri. Gero Nafarroan Bonapartek bi euskara nafar egiten zituen eta nik bakarra egin dut, lehen esan dut Lapurdin eta Nafarroa Beherean euskalki bakarra egiten dudala nafar-lapurtarra deitu diot. Zuberoan mundu guztiak bezala, hor denok ikusten dugu euskara berezi bat eta zuberotarra, eta gero Bonapartek Erronkari ibarra Zuberoarekin sartu zuen eta Zaraitzu Nafarroa Beherearekin eta nik egin dudana da horiek biok elkartu eta euskalki batean sartu eta deitu diot ekialdeko nafarra, hori da seigarren euskalkia, baina kontua da Erronkariko azken euskalduna orain dela 13 urte hil zela, 1991n eta Zaraitzun dakidala euskaldun bakarra dago, Jaurrietakoa da bera, eta beraz esan daiteke euskalki hori galduta dagoela. - Bestalde Bonapartek euskalkiez gain, 25 azpieuskalki bereiztu zituen eta Zuazok 14 baino ez. Puntu honetara iritsita, euskalki, azpieuskalki eta hizkeraren arteko ezberdintasunak azaltzeko eskatu genion hizkuntzalari eibartarrari. Hona hemen erantzuna: - Batzuetan aldea nahiko sakona izaten da, esate baterako bada Bizkaiko euskaratik Gipuzkoara edo badago aldea, edo Nafarroatik Lapurdira ere bai, eta gero azpieuskalkien arteko aldeak bada txikiagoak izaten dira, esate baterako Gipuzkoan, Goierri eta Urola aldean, dagoen diferentzia, beno nik ez nuke esango azpieuskalkiak direnik, hizkerak dira eta aldiz, Urola eta Goierritik pasatzen zarenean Beterrira edo Tolosaldera hor aldea nabarmenagoa da, eta kasu horretan erabiltzen dut azpieuskalki hitza. - Adibide jartzea izango da onena. Euskadi Irratiak bere garaian egin zuen lehiaketa bat euskalkitegia eta bertan bilatutako materiala daukagu. - Esate baterako Zeanuri eta Aramaioko hizkerak biak ere Mendebaldeko euskalkian sartzen dira, baina hurrenekoa sartaldekoa azpieuskalkian kokatu behar dugu, eta bigarrena berriz sortaldekoan, hurrenez hurren, euren bizimoduko pasarteren bat azaltzen entzungo ditugu zeanuritar eta aramaioar bat - Burdenoskoan hil gendun ezta? Baie ointxe be igual zortzi urte ez dugula hilten, emotiuzten pena bat!, begik itxite joaten nintzen odola hartzera, ba bueno gaubian be ba amesetan egiten nuen haisegaz ta haise momentu pasa arte, gero behin txerria hil ezkero bai trankila, beo odola hartzeko ona zea beitute ezin ikusi - Beno, egun arrunt batean goizean jaiki eta etxea pixka bat, apur bat garbitu eta bai? Eta gero gizonari kortan laguntzea, behiak dauzkagu, berak batu-eta egiten ditu, beno, nik laguntzen dut pixka bat pentsua ematen beheko txahalei eta hola.. - Itsasoko euskara berriz Nafar lapurtarra da eta horren barruan erdiguneko azpieuskalkikoa. 16
ZUZENKETA ORRIA - Amatxi, bauzu igon, etxean zira ala joan zira norabait edo bauzu bizpairu oren haurren atzitzeko? Eta hola eta bo moldatzen gira, horra disponible egoiten naiz. - Eta erdialdeko euskararen adibide bat, gipuzkoarraren euskararen adibide bat Zeraingoa dugu, azpieuskalkiak zehazten hasita sartaldekoa dela esango genuke. . Baina eskolea baino gauza zailagoa doktriña izan gendun ikasteko, apaize ein da, hemeretzi urteko neskea belarrin ondon nola jo zon, dotriñaa jun ta parre eintzolako, gogon dauket hoi nik. . Horiek beraz euskalki eta azpieuskalki ezberdinen adibideak. Bere ikerketa lanean bereziki harritu duen zerbait aurkitu ote duen galdetuta, Koldo Zuazok aitortu digu bitxia egin zaiola oso, Burunda eskualdean egiten den euskera - Asko-asko harritu nauena izan zen Burundako euskara, Burunda ez da oso ezaguna ,lekua Burundan dago bada, esanez gero Altsasu hori bai ezagutuko du jende gehiagok, dagoen lekua ere berezia da ezta? Nafarroan dago hor Etxarri Aranatz ondoan, Gipuzkoarekin egiten du muga Etxegarate pasatuz gero, bada Idiazabal, Zegama eta alde horretara zoaz eta beste alderdian Araba dago eta jakina, gaur egun Araba erdalduna da, baina badakigu hor euskara egin zela ezta? Orduan bere kokaguneagatik ikusten da interesantea izan daitekeela eta hala da, ikusten duzu, bada, badituela ezaugarri nafarrak, ezaugarri giputzak badituela ere, Bizkaiko euskararekin, Deba ibarrekoarekin lotzen dituenak eta hori guzti hori Burunda osatzen duten sei herrietan gertatzen da, eta ez beste inon eta Burundako azken herria Bakaiku da, Bakaiku eta hurrengo herria Etxarri Aranatz da, bien tartean ez dago mendi handirik, ez dago ibairik, ez dago ezer, dago harizti bat eta izugarria da zelan aldatzen den kilometro, beno kilometrorik ere ez dago, ukitzen dauden bi herriak eta nola aldatzen den hizkuntza. - Horren adibidea ere aurkitu dugu gure artxiboan Urdiainen egiten den euskara. - Festak herrikoendako duke toke berezie loke pasa ke kanpotarrendako pues ez horrengaitik pues berezi-bereziak guk, nik pentsatzen diet ez daukagula kanpotarrendako, herrikoendako bai.
17
EUSKALTZAINDIA Euskalkien alorrez alorreko erabileran, oso kontuan hartzekoak dira ondorengo irizpideok: Administrazioan Hedaduraren arabera, hiru herri-administrazio mota dauzkagu Euskal Herrian: orokorra, lurraldekakoa eta tokian tokikoa; eta bakoitzaren jardun-esparruak bere hizkuntza-eremu bereziak ditu. Horiek horrela, eta Administrazioaren eginkizunik behinena herritarrei ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzea izanik: 1.Euskara idatziari dagokionez, administrazio orokorrean euskara batua erabiliko da. 2.Lurralde mailan diharduten administrazioek aintzat hartuko dituzte bertako euskalkiak; betiere administrazioko lexikoaren eta terminologiaren batasuna begiratuz, erabilera orokorreko hitzen ordeak asmatzen ibili gabe. 3.Bidezkoa da tokian tokiko administrazioek bertako euskalkia erabiltzea herritarrekiko harremanetan, batik bat ahozkoetan. 4.Herritarrekin ahozko harreman zuzena duten administrazioetako langileek tokian tokiko euskalkiaren oinarrizko ezagutza behar dute. Komunikabideetan Hedaduraren arabera, bi komunikabide mota dauzkagu nagusiki Euskal Herrian: orokorrak eta eskualde edota herri mailakoak; eta, horietako bakoitzaren jardun-esparruak bere hizkuntzaeremu bereziak ditu. Hedabidearen arabera, berriz, baditugu ahozkoak, idatzizkoak eta ikusentzunezkoak. Horiek horrela, eta komunikabideen eginkizunik behinena herritarrekin ahalik eta komunikaziorik egokiena lortzea izanik: 1.Hedadura orokorreko komunikabideek euskara batua erabiliko dute. 2.Eskualde edota herri mailako komunikabideek euskara batua eta euskalkia erabil ditzakete: biak batera; baina ez elkarrekin nahasiz, baizik atalez atal bereiziz. Hedaduraren eta hedabidearen arabera erabakiko dute kazetariek-eta zein ataletan, non eta noiz erabili euskara batua eta zeinetan, non eta noiz euskalkia. 3.Euskalkia erabiliz jardun behar duten kazetariek-eta aski landua behar dute izan hartarako gaitasuna, ahozkoa nahiz idatzizkoa, euskalkiaren duintasunaren hobe beharrez. Lanean, bereziki gogoan izan bezate Euskaltzaindiak gaitzetsi egiten dituela ahozkoan eta lagunarteko hizketan ohikoak diren laburtzapenak eta tokian tokiko fonetismo bereziak. 4.Hizkuntza-erregistroa hautatzerakoan, kazetariek-eta erabakiko dute zein ataletan, non eta noiz erabili euskara landua (batua nahiz euskalkia) eta zeinetan, non eta noiz lagunartekoa. Irakaskuntzan Hezkuntzan, gutxienez, erregistro biren erabilerak behar du lekua: lagunartekoak eta landuak (eskolari zuzen-zuzenean dagokionak), betiere gogoan izanik ahozkoaren eta idatziaren arteko bereizketa. Izan ere, hezkuntzaren zereginik behinenetariko bat ikasleei hizkuntzaren erabileran ahalik eta trebetasunik handiena ematea da: hizkuntza aberatsa eta egoeraren araberakoa. Horiek horrela, ondorengo urrats hauek izan beharko lirateke kontuan: 1.Euskalkiek euren nortasuna dute, eta hezkuntzan jagon egin behar dira euren osagai esanguratsuak nahiz hizkuntzan betetzen duten funtzioa, betiere idatzizkoaren eta ahozkoaren arteko desberdintasuna kontuan hartuz eta batasunerako arauak betez. 2.Lagunarteko hizkera -gehientsuenean behinik behin-, euskalkian edo azpieuskalkian oinarritzen dela gogoratu behar da; eta landua, ostera, euskara batuan edo euskalkiaren erabilera landuan. Horrenbestez, hezkuntza-komunitateak, egoeraren arabera, beharko du bideratu hezkuntza-prozesu bakoitzari dagokion erregistroa, batez ere lexikoan eta esapideetan. 3.Irakasleak hezkuntza-jardunean aritzeko, gomendagarria da hizkera landuaren eta lagunartekoaren jakitun egotea. Horrela, lagundu ahal izango dio ikasleari hizkuntzaren erregistroen erabilera-esparruetan. Horretarako ere, ezinbestekoa da irakasleen berariazko trebakuntza. 4.Umeei dagokienez, Euskal Herriko haurren jatorrizko hizkuntza aintzat hartuta -betiere helburua euskaldun osoak sortzea izanik-, metodoaren aldetik, hots, ikasgela eta ikasmultzo berean jardunik, guztiz mesedegarria da haurren hizkuntza-gaitasunaren araberako jardunbideak lantzea. 5.Helduei dagokienez, euskalduntzea eta alfabetatzea bereizi beharko lirateke; lehen kasuan, euskalduntzean, zerotik abiatzen delako ikasprozesua eta, bigarren kasuan, alfabetatzean, ikasleak dakienetik ez dakienera delako ikasprozesua.
18
View more...
Comments