Ere Lokailua
November 14, 2023 | Author: Anonymous | Category: N/A
Short Description
Download Ere Lokailua ...
Description
ERE lokailua Lehendik aipatu den ideiaren batekin erlazionaturik dagoen zerbait markatzeko erabiltzen da partikula hau. Hortaz, esatera goazena ez badago erlazionatuta (edo kontrastean) lehendik esandakoarekin, ere erabili beharrean gehitze zentzua emateko erabilitako beste lokailuren bat erabili beharko genuke, hots, gainera, bestalde, horrez gain, horretaz aparte, era (modu) berean, areago, etab. Ere lokailua arazo askoren iturri da; izan ere, beste hizkuntza batzuetan bere parekoak oso elementu askeak badira ere, euskaraz arau zehatz batzuk bete behar ditu. Hona hemen bi arau nagusiak: - Perpausaren osagai bati egiten dio erreferentzia. - Osagai horren atzean eta ondo-ondoan kokatzen da beti. Perpaus barruan hartzen duen tokiaren arabera eta laguntzen duen perpauseko osagaiaren arabera, ere lokailuak erabilera desberdinak izan ditzake.
Ere perpaus barruan Perpausaren edozein osagairi lotuta ager liteke ere lokailua: Lehen ere Jonekin ezkontzekotan ibili zen Miren. Lehen Jonekin ere ezkontzekotan ibili zen Miren. Lehen Jonekin ezkontzekotan ere ibili zen Miren. Lehen Jonekin ezkontzekotan ibili ere ibili zen Miren. Lehen Jonekin ezkontzekotan ibili zen Miren ere. Jonek ere atzo liburua irakurri zuen (Amaiak ere bai). Jonek atzo ere liburua irakurri zuen (gaur ere bai). Jonek atzo liburua ere irakurri zuen (aldizkaria ere bai). Beraz, ere lokailuak perpausaren osagai bati egiten dio erreferentzia, eta dagokion osagaiaren arabera, perpausaren esanahia erabat aldatzen da. Hona hemen beste zenbait adibide: Josu gaur lanera joan da. → Jon ere lanera joan da. Josu gaur lanera joan da. → Bihar ere lanera joango da. Josu gaur lanera joan da. → Tabernara ere joango da. Ikus daitekeenez, ere lokailua dagokion osagaiaren ondo-ondoan kokatzen da beti. Beraz, perpaus hasieran edo osagaiaren aurrean ez dago jartzerik. Adibidez: Kalera joango naiz. → (*Eta ere gu). → Eta gu ere bai. Miren Jonekin etorriko da. → (*Ere Arantza etorriko da). → Arantxa ere etorriko da. Ere aditz trinko batekin datorrenean, aditz horrek ba- aurrizkia hartuko du, tartean beste osagairen bat sartzen ez bada. Jon ere badator. (*Jon ere dator). Nik ere badaukat. (*Nik ere daukat). Guk ere badakigu. (*Guk ere dakigu).
Aditza + ere Ere lokailuak aditz bati erreferentzia egiten dionean, ere aditzoinaren atzean jarri eta egin hitza gehitzen zaio; honela, ere lokailua aditzak adierazten duen ekintzari lotuta agertzen da, eta ez aditzaren denbora, modu eta pertsonei. Aditzaren hiru ezaugarri horiek egin laguntzaileak berak hartuko ditu. Bildu ez ezik, jan ere egin ditugu perretxiko hori. Irakasleok ikasleak hezi ez ezik, zaindu ere egiten ditugu. Ikusi ere ez zaitut egin.
Ere bai / ere ez; baita ... ere / ezta ... ere Hainbat perpausetan aditzaren elipsia gertatu ohi da, baina bai eta ez osagaiak mantentzen dira. Honelako perpausak ditugunean eta ere jarri nahi badugu, bai eta ez osagaiei lotuta egingo dugu, bi modu hauetan: - Bai/ez partikulak ere lokailuaren atzean jarriz. - Bai/ez partikulak eta juntagailuarekin batera ere lokailuak laguntzen duen osagaiaren aurrean jarriz.
Jon etxera joan da.
Baiezkoa
Ezezkoa
... ere bai Baita ... ere
... ere ez. Ezta ... ere
Miren ere bai.
Aitor ez da futbolera joan. Josean ere ez.
Baita Miren ere. Ezta Joxean ere.
Bai partikulak aditz-sintagma osoa ordezkatzen du; beraz, aditz-sintagma eta bai partikula batera erabiltzea ez da zuzena. Adibidez: (*Koldo ere bai etorriko da). Koldo ere etorriko da. Koldo ere bai. (*Baita Koldo ere etorriko da). Koldo ere etorriko da. Baita Koldo ere. Aditza jokatu gabe dagoenean, beste edozein osagaik bezalaxe hartuko du ere. Adibidez: Ikusi egin nahi dut, baita jan ere. Ez dut berarekin egon nahi, ezta hitz egin ere. Patatak jasotzea gustatzen zait, baita jatea ere. XX. mendera arte oso gutxitan erabiltzen bazen ere, gero eta gehiago ikusten dira baita ere ..., ezta ere ...; baina erabiltzekotan perpausaren hasieran jarri beharko dira, inoiz ez amaieran: Ez zaigu falta urritasunik, ezta ere gehiegizko aberastasunik. *Ez zaigu falta urritasunik, gehiegizko aberastasunik ezta ere. Baita eta ezta ezin dira ere gabe erabili: Andoni iritsi zen aspaldi. Eta Pello? *Baita / *Pello baita (Baita ere / Pello ere bai). Martak ez du bukatu. Eta Asierrek? *Ezta / *Asierrek ezta (Ezta ere / Asierrek ere ez). Batez ere ahozkoan (eta doinu berezia erabilita) baita eta ezta bakarrik ere agertzen dira, ere ezkutuan dagoela: Ni horrekin bizi? Ezta...! (= Ezta erotuta ere!). Baita eta ezta ezin dira ere-ren atzetik ezarri: *Ni ere baita (Ni ere bai / Baita ni ere). *Amak ere ezta (Amak ere ez / Ezta amak ere).
Baita / ezta Perpausaren osagai guztiak ezabatuta daudenean, hau da, erek laguntzen duen osagaia ezabatuta dagoenean, baita/ezta formak erabiltzen dira. Kasu honetan ere partikula aukerakoa da. Hona hemen zenbait adibide: Josu etorriko da, eta zu? → Baita (ere). Josu ez da etorriko, eta zu? → Ezta (ere). Eta Miren ere ez da etorriko? → Ezta (ere).
Bestelako erabilerak Aurreko ataletan aztertutakoez gain, ere lokailuak beste hainbat erabilera dauzka. Hitz indargarri gisa Ere, maiz samar, hitz indargarri gisa erabiltzen da; hau da, esapide jakin baten esangura azpimarratzeko. Adibidez: Ez da INOR etorri → Ez da INOR ere etorri. Ez dut EZER esan → Ez dut EZER ere esan. Azpimarratu nahi den osagaia aditza bera denean, egitura berezia erabili ohi da, perpausaren hasieran edo amaieran aditz partizipioa + ere gehituz. Adibidez: Astakeria itzelak ESAN zituen; ESAN ere. Horrelakoxea DA, IZAN ere. Jonen etxean BAZKALDU dut, ederki BAZKALDU ere. Balio kontzesiboa adierazteko Maiz, ere lokailua balio kontzesiboa adierazteko erabiltzen da. Adibidez: Konforme, egingo dut, guztiz ados ez BAnago ere. Hori horrela deLARIK ere, egoera ez da batere aldatzen. Merkea izanIK ere, ez didate erosiko. Berak eginAGATIK ere, horrek ez du ezer aldatzen. Harridura-perpausetan Harridura-perpausetan ere maiz erabiltzen da harridura edo ez-ohikotasuna adierazteko. Adibidez: Hori pentsaTZEA ere! Nori bururatzen zaio! Ordu horretan deiTZEA ere! Ordainduko duzu? Ezta pentsatu ere!
Zuzendu Gaizki erabili da ere partikula hurrengo perpaus gehienetan. Aukeratu hiru erantzunen artean zuzen dagoena. 1. ○ Xabierrek ez dizu deitu ere iaztik ○ Xabierrek ez dizu deitu ere egin iaztik ○ Xabierrek ez dizu ere deitu iaztik. 2. ○ Ez al du inork gaindituko? Ere inork ez. ○ Ez al du inork gaindituko? Inork ere ez. ○ Ez al du inork gaindituko? Inork. 3. ○ Berandu ailegatu da ere, ez diote errietarik egin. ○ Berandu ailegatu bada ere ez diote errieta egin. ○ Berandu ailegatu bada ere, ez diote errietarik egin. 4. ○ Mikelek baita ere egingo ditu. ○ Mikelek ere egingo ditu. ○ Mikelek ere baita egingo ditu.
5. ○ Hori gezurra dela ere entzun diot. ○ Entzun diot hori gezurra ere dela. ○ Entzun diot ere hori gezurra dela. 6. ○ Hori esanda ere ez da konformatuko. ○ Hori esanda ez da ere konformatuko. ○ Hori esanda ez da konformatuko ere ez. 7. ○ Azkoitian ere badira tipo jatorrak, ez Azpeitian bakarrik. ○ Azkoitian badira ere morroi jatorrak, ez Azpeitian bakarrik. ○ Azkoitian badira tipo jatorrak ere bai, ez Azpeitian bakarrik. 8. ○ Horrek ez du ezertarako balio ezta ere. ○ Horrek ez du ezertarako balio. ○ Horrek ez du ezertarako ere ez balio. 9. ○ Aurten ikasiko dugu ere ikasgai berria. ○ Aurten ere ikasiko dugu ikasgai berria. ○ Ere aurten ikasiko dugu ikasgai berria. 10. ○ Baita ere Guggenheimen Aitor egon zen. ○ Guggenheimen ere egon zen Aitor. ○ Guggenheimen Aitor egon zen ere. 11. ○ Zerbait erosi behar al duzu? Ez, ezer. ○ Zerbait erosi behar al duzu? Ez, ezer ere. ○ Zerbait erosi behar al duzu? Ez, ezer ere ez. 12. ○ Kolpe ederra harturik ere, Peruk ez du atzera egingo. ○ Kolpe ederra harturik, Peruk ez du atzera ere egingo. ○ Kolpe ederra harturik ere Peruk ez du atzera egingo. 13. ○ Louvrera joanez gero, sarrera ere ordaindu beharko duzue. ○ Louvrera joanez gero, ordaindu beharko duzue ere sarrera. ○ Louvrera joanez gero, sarrera ordaindu ere beharko duzue. 14. ○ Dastatu nahi dugu ere Errioxako ardoa. ○ Errioxako ardoa ere bai dastatu nahi dugu. ○ Errioxako ardoa ere dastatu nahi dugu. 15. ○ Idoia bai alferra! Ez da ezertaz ere arduratzen. ○ Idoia bai alferra! Ez da arduratzen ezertaz ere ez. ○ Idoia bai alferra! Ez da ezertaz arduratzen ere. 16. ○ Zertan aritu zineten atzo? Atzo? Ezertan. ○ Zertan aritu zineten atzo? Atzo? Ezertan ere ez. ○ Zertan aritu zineten atzo? Atzo? Ezertan ere.
17. ○ Eliasek hitz egin nahi du ere Idoiarekin. ○ Ere Eliasek hitz egin nahi du Idoiarekin. ○ Eliasek ere hitz egin nahi du Idoiarekin. 18. ○ Zer esan duen galdetzean, Oihanak, ez duela ezer ere ez esan, aitortu dit. ○ Zer esan duen galdetzean, Oihanak ez duela ezer esan ere aitortu dit. ○ Zer esan duen galdetzean, Oihanak, ez duela ezer ere esan, aitortu dit. 19. ○ Prontxio bai alferra! Ez da ezertaz ere ez arduratzen. ○ Prontxio bai alferra! Ez da ere ezertaz arduratzen. ○ Prontxio bai alferra! Ez da ezertaz ere arduratzen. 20. ○ Etsita dabil; esaten du ez duela gaindituko inola ere ez. ○ Etsita dabil; ez duela inola ere gaindituko esaten du. ○ Etsita dabil; ez duela ere inola ere gaindituko esaten du.
Berridatzi Elkarrizketa moduan datoz esaldi guztiak. Lehen atalean datorrenaren erantzuna edo segida da bigarrena. Lehen ataleko beltzez dagoena ordeztu ERE erabilita eta parentesi arteko ordezkoa jarrita, lehenengo esaldian bezala. l. Mikelek esango dizue zer erosi behar duzuen... (prestatu) eta baita zer prestatu behar duzuen ere. 2. Zuen eginkizuna ikastea da... (aprobatu) eta _______________ bada. 3. Larunbat gauean kontzertura joango naiz... (igande arratsalde) eta _______________ bai. 4. Jonek ez du egin esan genionik... (zu) eta _______________ egin. 5. Xabierrek badaki... (herri guztia) eta baita _______________. 6. Aitorrek esan duena egia biribila da... (Pello) eta _______________ egia biribila da. 7. Goxokiak erosi ditugu... (kakahueteak) eta _______________ ditugu. 8. Markos gaisorik dela entzun dut... (hil) eta _______________ entzun dut. 9. Ni, datorren astean, etxe berria erostekotan nabil... (Elena) eta _______________ etxe berria erostekotan dabil. 10. Ni, datorren astean, etxe berria erostekotan nabil... (kotxe berria) eta baita _______________. 11. Alaitz gaixorik dago... (ni) eta _______________ horrela nago. 12. Gu, esan duzunarekin, ez gaude ados... (zuzendaria) _______________ ere. l3. Gu, esan duzunarekin, ez gaude ados... (egin) _______________ ere. 14. Prontxiok gainditu du EGAko azterketa. (taldeko ikasle guztiak) eta taldeko _______________ gainditu dute. 15. Prontxiok gainditu du EGAko azterketa... (gidatzeko azterketa) eta gidatzeko _______________ du.
Itzuli Euskaratu esaldi hauek: Yo no se nada. Tú tampoco. ______________________________________________________________________ También vienen mis amigos. ______________________________________________________________________ Eso también lo sabe un burro. ______________________________________________________________________ No ha venido nadie. ______________________________________________________________________ Esa chica es pequeña, pero también inteligente. ______________________________________________________________________
Zuzendu Ondoren datozen esaldi hauetan ERE erabiltzean sortzen diren ohiko akatsak daude. Hiru aukeren artean aukeratu zuzena dena. 1. ○ Jende asko zegoen; kazetari batzuk ere. ○ Jende asko zegoen; kazetari batzuk ere baita. ○ Jende asko zegoen; kazetari batzuk ere bai. 2. ○ Bizikleta bat ere erosi genuen. ○ Ere bai erosi genuen bizikleta bat. ○ Bizikleta bat ere bai erosi genuen. 3. ○ Guk ez dakigu ezer ezta ere. ○ Guk ez dakigu ezer (ere). ○ Guk ez dakigu ezer ere ez. 4. ○ Hori ez daki ezta inor ere. ○ Hori ez daki inor ere ez. ○ Hori ez daki inork (ere). 5. ○ Mikel ere joan zen. ○ Baita ere joan zen Mikel. ○ Mikel ere bai joan zen.
Euskaratu Euskaratu ondoko esaldiak: 1. Según ha dicho la radio, hasta los que iban mejor equipados han tenido problemas para regresar a casa. ______________________________________________________________________ ______________________________________________________________________
2. Con el tráfico que hay no me atrevo ni a salir a la calle. ______________________________________________________________________ 3. No me gustan los que siempre están criticando, pero tampoco los que no se preocupan de nada. ______________________________________________________________________ ______________________________________________________________________ 4. Hoy es mi cumpleaños, y mi marido ni se ha enterado. ______________________________________________________________________ 5. ¿Que anoche ha explotado una bomba? Pues, yo ni me he enterado. ______________________________________________________________________ 6. Sí, yo me llevé tu libro, pero también te lo devolví. ______________________________________________________________________ 7. También hay que tener en cuenta el punto de vista de los alumnos a la hora de programar el curso. ______________________________________________________________________ ______________________________________________________________________ 8. La Real perdió el partido porque tenía varios jugadores lesionados, pero también porque el árbitro estuvo muy mal. ______________________________________________________________________ ______________________________________________________________________ 9. ¿Que si le he preguntado dónde vive? Pues, no; ni se me ha ocurrido. ______________________________________________________________________ 10. Tu dices que fumas cuando estas nervioso, pero yo creo que también fumas cuando estas tranquilo. ______________________________________________________________________ ______________________________________________________________________ 11. También el hacer mucho deporte tiene sus peligros. ______________________________________________________________________ 12. No iría contigo en coche ni loco. ______________________________________________________________________
ERE lokailua (Zuzenketa orria)
Zuzendu Ondokoak dira aukera zuzenak: 1. ○ Xabierrek ez dizu deitu ere iaztik. ○ Xabierrek ez dizu deitu ere egin iaztik. ○ Xabierrek ez dizu ere deitu iaztik. 2. ○ Ez al du inork gaindituko? Ere inork ez. ○ Ez al du inork gaindituko? Inork ere ez. ○ Ez al du inork gaindituko? Inork. 3. ○ Berandu ailegatu da ere, ez diote errietarik egin. ○ Berandu ailegatu bada ere ez diote errieta egin. ○ Berandu ailegatu bada ere, ez diote errietarik egin. 4. ○ Mikelek baita ere egingo ditu. ○ Mikelek ere egingo ditu. ○ Mikelek ere baita egingo ditu. 5. ○ Hori gezurra dela ere entzun diot. ○ Entzun diot hori gezurra ere dela. ○ Entzun diot ere hori gezurra dela. 6. ○ Hori esanda ere ez da konformatuko. ○ Hori esanda ez da ere konformatuko. ○ Hori esanda ez da konformatuko ere ez. 7. ○ Azkoitian ere badira tipo jatorrak, ez Azpeitian bakarrik. ○ Azkoitian badira ere morroi jatorrak, ez Azpeitian bakarrik. ○ Azkoitian badira tipo jatorrak ere bai, ez Azpeitian bakarrik. 8. ○ Horrek ez du ezertarako balio ezta ere. ○ Horrek ez du ezertarako balio. ○ Horrek ez du ezertarako ere ez balio. 9. ○ Aurten ikasiko dugu ere ikasgai berria. ○ Aurten ere ikasiko dugu ikasgai berria. ○ Ere aurten ikasiko dugu ikasgai berria. 10. ○ Baita ere Guggenheimen Aitor egon zen. ○ Guggenheimen ere egon zen Aitor. ○ Guggenheimen Aitor egon zen ere.
11. ○ Zerbait erosi behar al duzu? Ez, ezer. ○ Zerbait erosi behar al duzu? Ez, ezer ere. ○ Zerbait erosi behar al duzu? Ez, ezer ere ez. 12. ○ Kolpe ederra harturik ere, Peruk ez du atzera egingo. ○ Kolpe ederra harturik, Peruk ez du atzera ere egingo. ○ Kolpe ederra harturik ere Peruk ez du atzera egingo. 13. ○ Louvrera joanez gero, sarrera ere ordaindu beharko duzue. ○ Louvrera joanez gero, ordaindu beharko duzue ere sarrera. ○ Louvrera joanez gero, sarrera ordaindu ere beharko duzue. 14. ○ Dastatu nahi dugu ere Errioxako ardoa. ○ Errioxako ardoa ere bai dastatu nahi dugu. ○ Errioxako ardoa ere dastatu nahi dugu. 15. ○ Idoia bai alferra! Ez da ezertaz ere arduratzen. ○ Idoia bai alferra! Ez da arduratzen ezertaz ere ez. ○ Idoia bai alferra! Ez da ezertaz arduratzen ere. 16. ○ Zertan aritu zineten atzo? Atzo? Ezertan. ○ Zertan aritu zineten atzo? Atzo? Ezertan ere ez. ○ Zertan aritu zineten atzo? Atzo? Ezertan ere. 17. ○ Eliasek hitz egin nahi du ere Idoiarekin. ○ Ere Eliasek hitz egin nahi du Idoiarekin. ○ Eliasek ere hitz egin nahi du Idoiarekin. 18. ○ Zer esan duen galdetzean, Oihanak, ez duela ezer ere ez esan, aitortu dit. ○ Zer esan duen galdetzean, Oihanak ez duela ezer esan ere aitortu dit. ○ Zer esan duen galdetzean, Oihanak, ez duela ezer ere esan, aitortu dit. 19. ○ Prontxio bai alferra! Ez da ezertaz ere ez arduratzen. ○ Prontxio bai alferra! Ez da ere ezertaz arduratzen. ○ Prontxio bai alferra! Ez da ezertaz ere arduratzen. 20. ○ Etsita dabil; esaten du ez duela gaindituko inola ere ez. ○ Etsita dabil; ez duela inola ere gaindituko esaten du. ○ Etsita dabil; ez duela ere inola ere gaindituko esaten du.
Berridatzi Ondokoak dira eredu zuzenak: l. Mikelek esango dizue zer erosi behar duzuen... (prestatu) eta baita zer prestatu behar duzuen ere. 2. Zuen eginkizuna ikastea da... (aprobatu) eta aprobatzea ere bada.
3. Larunbat gauean kontzertura joango naiz... (igande arratsalde) eta igande arratsaldean ere bai. 4. Jonek ez du egin esan genionik... (zu) eta zuk ere ez duzu egin. 5. Xabierrek badaki... (herri guztia) eta baita herri guztiak ere. 6. Aitorrek esan duena egia biribila da... (Pello) eta Pellok esan duena ere egia biribila da. 7. Goxokiak erosi ditugu... (kakahueteak) eta kakahuteak ere erosi ditugu. 8. Markos gaisorik dela entzun dut... (hil) eta hil dela ere entzun dut. 9. Ni, datorren astean, etxe berria erostekotan nabil... (Elena) eta Elena ere etxe berria erostekotan dabil. 10. Ni, datorren astean, etxe berria erostekotan nabil... (kotxe berria) eta baita kotxe berria ere. 11. Alaitz gaixorik dago... (ni) eta ni ere horrela nago. 12. Gu, esan duzunarekin, ez gaude ados... (zuzendaria) ezta zuzendaria ere. l3. Gu, esan duzunarekin, ez gaude ados... (egin) ezta egin duzunarekin ere. 14. Prontxiok gainditu du EGAko azterketa. (taldeko ikasle guztiak) eta taldeko ikasle guztiek ere gainditu dute. 15. Prontxiok gainditu du EGAko azterketa... (gidatzeko azterketa) eta gidatzeko azterketa ere gainditu du.
Itzuli Ondokoak dira itzulpen zuzenak: Yo no se nada. Tú tampoco. Nik ez dakit ezer. Zuk ere ez, Nik ez dakit ezer. Ezta zuk ere. También vienen mis amigos. Nire lagunak ere badatoz. Eso también lo sabe un burro. Hori asto batek ere badaki. No ha venido nadie. Ez da inor ere etorri. Esa chica es pequeña, pero también inteligente. Neskato hori txikia da, baina azkarra ere bai, Neskato hori txikia da, baina baita azkarra ere.
Zuzendu Ondokoak dira erantzun zuzenak: 1. ○ Jende asko zegoen; kazetari batzuk ere. ○ Jende asko zegoen; kazetari batzuk ere baita. ○ Jende asko zegoen; kazetari batzuk ere bai.
2. ○ Bizikleta bat ere erosi genuen. ○ Ere bai erosi genuen bizikleta bat. ○ Bizikleta bat ere bai erosi genuen. 3. ○ Guk ez dakigu ezer ezta ere. ○ Guk ez dakigu ezer (ere). ○ Guk ez dakigu ezer ere ez. 4. ○ Hori ez daki ezta inor ere. ○ Hori ez daki inor ere ez. ○ Hori ez daki inork (ere). 5. ○ Mikel ere joan zen. ○ Baita ere joan zen Mikel. ○ Mikel ere bai joan zen.
Euskaratu Ondokoak dira itzulpen zuzenak: 1. Según ha dicho la radio, hasta los que iban mejor equipados han tenido problemas para regresar a casa. Irratiak esan duenaren arabera, ondoen hornituta zeudenek ere arazoak izan dituzte etxera itzultzeko. Irratiak esan duenez, ondoen hornituta zeudenek ere arazoak izan dituzte etxera itzultzeko.
2. Con el tráfico que hay no me atrevo ni a salir a la calle. Dagoen trafikoarekin kalera irteten ere ez naiz ausartzen. 3. No me gustan los que siempre están criticando, pero tampoco los que no se preocupan de nada. Beti kritikatzen ari direnak ez ditut gogoko, baina ezertaz kezkatzen ez direnak ere ez. 4. Hoy es mi cumpleaños, y mi marido ni se ha enterado. Gaur nire urtebetetzea da, eta nire senarra enteratu ere ez da egin. 5. ¿Que anoche ha explotado una bomba? Pues, yo ni me he enterado. Bart lehergailu batek eztanda egin duela? Bada, ni enteratu ere ez naiz egin. 6. Sí, yo me llevé tu libro, pero también te lo devolví. Bai, nik eraman nuen zure liburua, baina itzuli ere itzuli nizun. 7. También hay que tener en cuenta el punto de vista de los alumnos a la hora de programar el curso. Kurtsoa programatzeko orduan ikasleen ikuspuntua ere kontutan hartu behar da. 8. La Real perdió el partido porque tenía varios jugadores lesionados, pero también porque el árbitro estuvo muy mal. Errealak partidua jokalari batzuk lesionaturik zituelako galdu zuen, baina baita arbitroa oso gaizki egon zelako ere. 9. ¿Que si le he preguntado dónde vive? Pues, no; ni se me ha ocurrido. Non bizi den galdetu al diodan? Bada,ez; burutik pasa ere ez zait egin.
10. Tu dices que fumas cuando estas nervioso, pero yo creo que también fumas cuando estas tranquilo. Zuk urduri zaudenean erretzen duzula diozu, baina nik uste dut lasai zaudenean ere erretzen duzula. 11. También el hacer mucho deporte tiene sus peligros. Kirol asko egiteak ere bere arriskuak ditu. 12. No iría contigo en coche ni loco. Zurekin kotxean erotuta ere ez nintzateke joango.
View more...
Comments